Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2018ko maiatzaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2846

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 20koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez Roche «Stop fuga de cerebros» doktoretza ondorengo laguntzak eskaintzen diren.

2017ko azaroaren 22ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak Roche «stop fuga de cerebros» doktoretza ondorengo laguntzetarako deialdia onetsi zuen, eta hala dator jasota 2017ko azaroaren 30eko EHAAn (229. zk.).

Ebazpen horren 24. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoaren arabera.

Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa-proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka helegitea aurkeztu ahalko da, oinarri arautzaileen 25.4 artikuluak bildutakoa beteaz, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango dute nahi duten entitate eskatzaile guztiek.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala