Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2018ko maiatzaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2845

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Arangoya» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Arangoya» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); azaroaren 4ko 1582/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez Zuzendaritzari laguntza emateko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (abenduaren 15eko BOE), eta 2012ko azaroaren 27ko 256/2012 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (martxoaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2018-2019 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48003281.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Arangoya».

Titularra: Promoción y Cultura, S.A.

Helbidea: Ercilla 18.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Dietetika» Goi mailako heziketa-zikloa kentzeko.

– «Zuzendaritzari laguntza ematea» Goi mailako heziketa-zikloa emateko. Edukiera ziklo bat.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

○ Har hezkuntzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Administrazio eta kudeaketa:

○ Zuzendaritzari laguntza emateko goi-mailako heziketa -zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala