Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2018ko maiatzaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2836

164/2018 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentearena, zeinen bidez, lau urterako izendatzen baita, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Andres Perez Ortega jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko Kirurgia Orokor eta Aparatu Digestiboko Atal Sanitarioko buru.

Urriaren 30eko 216/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko Kirurgia Orokor eta Aparatu Digestiboko Atal Sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Andres Perez Ortega jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, honako erabaki hau hartu da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko Kirurgia Orokor eta Aparatu Digestiboko Atal Sanitarioko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Andres Perez Ortega jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo- Sestao ESIko Kirurgia Orokor eta Aparatu Digestiboko Atal Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapenak lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestao ESIri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2018ko apirilaren 27a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala