Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2018ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2832

IRAGARKIA, 2018ko maiatzaren 18koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena desjabetze-espediente batean ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia jakinaraztekoa.

«Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» izeneko desjabetze-espedientak ukitutako ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko deialdia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Bilboko udaletxera agertu ahal izango dira 2018ko ekainaren 14an, 09:00etatik 10:00etara.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 18a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala