Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2018ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2828

EDIKTUA, 757/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 757/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Vanesa Antolinez Fernandez.

Abokatua: Garbiñe Abajo Ortiz de Landaluce.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana

Demandatua: Maria Jesus Rey Rey.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da 2018-04-17an. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablo jaunak, ikusi ditut 757/2017 zenbakiko judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu zitzaizkionak. Carrasco prokuradoreak Vanesa Antolínez Fernándezen izenean egin zuen eskaera (doaneko laguntza juridikoa izateko eskubidea dauka), Abajo letraduak lagunduta, M.ª Jesús Rey Reyren aurka, auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Baietsi egiten dut zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunta egiteko demanda, Carrasco prokuradoreak aurkeztua, Vanesa Antolínez Fernándezen izenean (doaneko laguntza juridikoa izateko eskubidea dauka), Abajo letraduak lagunduta, M.ª Jesús Rey Reyren aurka, auzi-iheslaria bera. Beraz.

Kondenatzen dut M.ª Jesús Rey Rey andrea Vanesa Antolínez Fernández andreari 550 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2017ko martxoaren 5etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, hartara eragotzi gabe PZLren 576 artikuluan xedatua.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Maria Jesus Rey Rey demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala