Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2018ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2819

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Nazaret Lanbide Heziketa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Nazaret Lanbide Heziketa» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola, Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretua, zeinaren bidez Erizaintzako zaintza osagarriak erdi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (ekainaren 5eko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2018-2019 ikasturterako.

Kode zenbakia: 20004721.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Nazaret Lanbide Heziketa».

Titularra: Nazaret Fundazioa.

Helbidea: Aldakonea 36.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ Administrazio-kudeaketako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Administrazio eta finantzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 2.

○ Zuzendaritzari laguntza emateko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ Merkataritza jardueretako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Nazioarteko merkataritzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Marketin eta publizitateko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ Mikroinformatika sistemetako eta sareetako erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sareko informatika sistemen administrazioko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web aplikazioen garapeneko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

○ Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ Erizaintzako zaintza osagarriak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala