Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2018ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2816

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2017. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen V. Lehiaketaren sariduna nor den argitaratzen duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2017. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen V. Lehiaketarako (urriaren 5eko EHAA, 191. zenbakia).

Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaia zein izan den adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saria ematea Maitane Picaza Gorrochategui andreak aurkeztutako hautagaitzari, hain zuzen ere, «Espacios propios para las mujeres y procesos de empoderamiento: la Red de Escuelas de Empoderamiento de Bizkaia» izeneko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanari. Lan hori 2017. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen V. lehiaketan aurkeztu zen.

Bigarrena.– Hautagaitzaren saridunari hilabeteko epea ematea, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ikerlanaren behin betiko testua euskarri digitalean aurkezteko. Hala egiten ez badu, sariari uko egiten diola ulertuko da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epea ematea sarituak izan ez diren ikerketa lanen egileei, lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro ondoren, Administrazioa ez da jaso ez diren lanen erantzule izango.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala