Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2018ko maiatzaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2815

IRAGARKIA, 2018ko maiatzaren 14koa, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-prozedura bat hasi dela Ian-arloko 202018000012539 arau-hausteen ondorioz; Gizarte Segurantzaren kuotak likidatzeko proposamenaren eta arau-hausteen aktaren bidez egiaztatu dira arau-hausteok.

Aipatutako egintzaren jakinarazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatutako moduan, interesdunei jakinarazten zaie ezen, egintzaren eduki osoaren berri izateko, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan agertu behar dutela (Urdaneta kalea 7-1.a, Donostia) astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta egutegiko 20 eguneko epea daukatela hori egiteko iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko maiatzaren 14a.

Gipuzkoako Lan Ikuskaritzako burua,

VICTOR MONREAL DE LA IGLESIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala