Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2018ko maiatzaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2806

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko bideratutako 557/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 557/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Antonio Echeverria Aristimuño.

Abokatua: Victor Manuel Gago Hernaez.

Prokuradorea: Luis Perez Avila Pinedo.

Demandatua: Enrique De Diego Gomez, Consuelo De Diego Gomez, Fabiola De Diego Gomez, Rosario De Diego Gomez eta Juan Ramon De Diego Gomez.

Gaia: gauza komuna zatitzeko egintza.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Erabaki da osorik baiestea Luis Pérez Avila Pinedo prokuradoreak Antonio Echeverría Aristimuñoren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Rosario eta Enrique de Diego Gómezen eta Consuelo, Fabiola eta Juan Ramón de Diego Gómezen oinordekoen aurkakoa, eta, horrenbestez, honako erabaki hauek hartu ditut:

1.– Suntsituta dagoela deklaratzea ondoko higiezinaren gaineko jabekidetasuna: Vitoria-Gasteizko Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko 50. zenbakian kokatua dagoen finka, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Jabetza Erregistroan 4435/72 zenbakia duena.

2.– Higiezina enkante bidez saltzeko agintzen da, ebazpen honen bigarren zuzenbideko oinarrian ezarritako baldintzetan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Maria Gabriela Lemos De Diegoren, Ignacio Lemos De Diegoren eta Jon De Diego Laheraren oinordeko posibleen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala