Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2018ko maiatzaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2803

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 7koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baita ingurumen-txosten estrategikoa Barakaldoko Udalak UE-11 «Castilla-Munibe» eremuari dagokionez sustatutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualarekin loturik.

AURREKARIAK

2017ko abenduaren 5ean, Barakaldoko Udalak ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura hasteko eskaera egin zuen UE-11 «Castilla-Munibe» eremuari dagokionez Barakaldoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa puntuala (aurrerantzean, aldaketa) egiteko asmoarekin loturik, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera. Eskaerari Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren zirriborroa eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan ezarritakoaren araberako edukia duen ingurumen-dokumentu estrategiko bat atxiki zitzaizkion.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluak xedatutakoa betetzeko, 2018ko urtarrilaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak egoki irizten zieten oharrak egiteko eskatu zien zenbait erakunderi, ohar horiek oinarritzat hartuta ingurumen-organo horrek ingurumen-txosten estrategikoa egin zezan. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari egin zitzaien eskaera.

Halaber, espedientean jasotzen den dokumentazioa eskuragarri ipini zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webgunean, interesdun orok ingurumen-arloan egoki iritzitako oharrak egiteko.

Behin abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan ezarritako epea amaituta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren txostena jaso da, espedientean bertan islatutako emaitzarekin.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren helburua da ingurumenean ondorio adierazgarriak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzea. Eta, horrenbestez, ingurumenaren babes-maila handia bermatzen du lege horrek, garapen jasangarria sustatzea helburu hartuta.

Era berean, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-eraginaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, beste helburu batzuen artean, ingurumenaren gaineko ondorioen analisia txertatzen dela plangintza-prozesuaren lehen faseetan, aukerarik egokienak hautatzeko xedez, eta jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak aintzat hartuta.

UE-11 «Castilla-Munibe» eremuari dagokionez egitekoa den Barakaldoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala (aurrerantzean, aldaketa), abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan jasotako kasuen artean dago; hor ezartzen da zer plan edo programak pasa behar duen ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua honako hauek zehazteko: ingurumen-eragin adierazgarririk ez duela –ingurumen-txosten estrategikoaren arabera– edo ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar dela, ingurumenean eragin adierazgarria izan dezakeelako. Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura 29. artikulutik 32. artikulura bitartean dago araututa, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

Dokumentazio teknikoa eta aldaketaren ingurumen-ebaluazioaren espedientean jasotako txostenak aztertuta, eta ikusirik dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak (eskumena duen organoa otsailaren 27ko 3/1998 Legearen eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera) ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du, zeinak aldaketaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egiten baitu eta hura aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jasotzen baitu, baita sartu behar diren azken oharrak ere, soilik ingurumen arlokoak.

Hauek ikusirik: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Barakaldoko Udalak UE-11 «Castilla-Munibe» eremuari dagokionez sustatutako HAPOren aldaketa puntualari (aurrerantzean, aldaketa) buruzko ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea, jarraian adierazten diren zehaztapenekin:

A) Aldaketaren deskripzioa: helburuak eta jarduerak.

Jarduketa-eremua egikaritze-unitate etena da, Barakaldoko hirigunean dago eta bi azpieremu ditu: Munibe, UE-11 A azpieremua (1380,2 m2), eta Castilla, UE-11 B azpieremua (5617,73 m2).

Aldaketak hirigintza-egikaritzearen gidalerroak osatuko ditu, indarrean dagoen antolamenduko eremuari dagokionez, eta horrek segurtasun juridiko handiagoa ekarriko du ondoriozko antolamenduaren aplikaziorako.

Beraz, eremuaren egiturazko antolamenduari dagokionez.

– UE 11 A Munibe azpieremuan: ez da egiturazko hirigintza-antolamenduaren aldaketarik egingo, dagoenean utziko da indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Aplikatu beharreko ordenantzari dagokionez dagoen kontraesana zuzendu baino ez da egiten; hemendik aurrera honako hau aplikatuko da: OR-2, 1 gradua «Eraikuntza irekia». Unitatearen batezbesteko aprobetxamendua berriro kalkulatzen da gidalerro berrien arabera, eta bizitegi-erabilera ezartzen zaio berezkoa.

– UE 11 B-Castilla azpieremuan: ez da indarrean dagoen egiturazko hirigintza-antolamenduan aldaketarik egingo. Argiago definitzen da bizitegia eta merkataritza nahasten dituen eredua, eta gutxieneko intentsitatea ezartzen da hirugarren sektoreko erabilerarako, oro har, eta merkataritza erabilerarako, zehazki (azalera eraikigarriaren % 50 baino gehiago hirugarren sektore globalaren barruko erabileretara zuzenduko da, eta merkataritza-eskaintza askotarikoa bermatu beharko da, «hiriko merkataritza-gune» ereduan oinarritua, eraginpeko hirigunerako fokalizatzailea eta, merkataritzari dagokionez, erakargarria izango baita. Helburu hori lortzeko merkataritza-erabilerarako baliatuko da hirugarren sektorerako gorde den azaleraren % 75 a). Halaber, unitatearen batezbesteko aprobetxamendua berriro kalkulatzen da gidalerro berrien arabera, eta beheko solairuari bizitegiz besteko erabilera ezartzen zaio berezko erabilera.

Antolamendu xehatuari dagokionez, eta eremuen fitxan ezarritakoa garatzeko, xehetasun-azterketaren bidez unitateen garapena ahalbidetzeko beharrezko ikusten dituen antolamendu xehatuko zehaztapenak definitzen ditu antolamendu berriak.

B) Behin aldaketaren ezaugarriak aztertu ondoren, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluaren arabera, plan edo programa bati ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar zaion zehazteko, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

1.– Aldaketaren ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan hartuta:

a) Aldaketak zer neurritan ezartzen duen proiektu eta beste jarduera batzuetarako esparrua. Aldaketaren bidez, hirigintza-egikaritzearekin loturiko parametroak birdoitu egingo dira, eta egungo antolamenduan daudenak osatuko dituzte; beraz, ez dira irizpide berriak ezartzen, ingurumen-eragin adierazgarria izan dezaketen proiektu eta beste jardueretarako esparru osa dezaketenak, hain zuzen.

b) Aldaketak zer neurritan eragiten ditu beste plan eta programak, hierarkizatuak barne: ingurumen-ikuspegitik, aldaketak ez du aintzat hartzeko moduko eraginik beste plan edo programetan.

c) Aldaketa egokia den edo ez ingurumen-oharpenak integratzeko, bereziki garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin: aldaketa oso egokia da ingurumen-oharpenak integratzeko.

d) Aldaketarekin lotutako ingurumen-arazo adierazgarriak: ez dira atzematen ingurumen-inpaktu adierazgarriak. Ez denez, ez obra zibilik, ez eraikuntzarik, ez eta jarduera horiek eman daitezen ahalbidetzen duen antolamendu aldaketarik ere, ez da horiekin loturik eragin daiteken ingurumen-inpaktua (besteak beste, isuri atmosferikoa, soinu-inpaktua eta hondakinen sorrera) gertatuko.

e) Era berean, aldaketa egokitzat jotzen da ingurumen arloko erkidego- edo nazio-mailako legeria ezartzeko.

2.– Eraginen ezaugarriei eta ziurrenik ukituko den eremuari dagokienez, eraginpeko lekuan ez da hauteman ez naturagune adierazgarririk, ez ingurumen-balio altuko eremurik, ez ingurumen kalteberatasun aipagarriko gunerik.

Bigarrena.– Ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoarekin bat, zehaztea ez dela aurreikusten UE-11 «Castilla-Munibe» eremuari dagokionez Barakaldoko HAPOan egitekoa den aldaketa puntualak eragin adierazgarririk izatea ingurumenean, eta, beraz, ez dela ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikorik egin behar.

Hirugarrena.– - Barakaldoko Udalari ebazpen honen edukia jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea. Ingurumen-txosten estrategikoa indargabetu egingo da, eta utzi egingo dio dagozkion ondorioak izateari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gehienez ere lau urteko epean ez bada HAPBa onesten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 7a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala