Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2018ko maiatzaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2799

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 2koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez berresten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Getxoko (Bizkaia) «Fundación Juan Urrutia Elejalde» fundazioa azkentzeko erabakia.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko martxoaren 14an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean Getxoko (Bizkaia) «Fundación Juan Urrutia Elejalde» fundazioaren azkentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskaera-idazkiari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu dute, eta ondoren ebazpen-proposamena egin. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa) 3.1 artikuluan.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) 40., 41. eta 51.2 artikuluetan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 46. artikuluan, eta ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 35. artikuluan.

Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Getxoko (Bizkaia) «Fundación Juan Urrutia Elejalde» fundazioa azkentzeko eta likidazioaren ondoriozko likidoaren xedea zehazteko erabakia onartzea. Fundazioaren patronatuak 2017ko azaroaren 30ean egindako bileran hartu zuen erabaki hori, eta 2018ko urtarrilaren 25ean Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen (protokolo zk.: 109).

Bigarrena.– Goian aipatutako azkentze-erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Hirugarrena.– Fundazioaren azkentzeak amaiera emango die fundazioaren jarduera arruntei eta abian jarriko ditu likidazio-eragiketak, aldez aurretik onartutako programaren arabera. Fundazioaren patronatuak Babeslaritzaren kontrolaren pean egin beharko ditu likidazio-eragiketak. Horretarako, fundazioaren patronatuak aktiboa diru bihurtzeko edo likidatzeko eragiketa guztien berri emango dio Babeslaritzari.

Laugarrena.– Likidazio-aldian dagoen bitartean, fundazioak bere nortasun juridikoari eutsiko dio likidazio-prozesuan zehar, eta bere izenari «likidatzen ari den fundazioa» esamoldea gehitu beharko dio.

Bosgarrena.– Likidazio-eragiketak amaitutakoan, fundazioaren patronatuak likidazio-eskritura egiletsi beharko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari igorri beharko dio.

Seigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala