Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2018ko maiatzaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OYÓN-OIONGO UDALA
2798

IRAGARKIA, 2018ko ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Bo180508AEk. Administrazio honek onartu egin du bete gabe dauden eta ondoren azaltzen diren lanpostuetarako enplegu publikoaren eskaintza, 2018ko ekitaldiko ohiko aurrekontu orokorrari dagokiona. Hori guztia, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituenak, 91. artikuluan, apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, LPOErenak, 70. artikuluan eta uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, euskal funtzio publikoarenak, 24. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Erreferentzia alfanumerikoa: PresuGen2018OPE.

1.– Lanpostua: LBOBACSEE161XX1. Zerbitzu askotarako ofiziala; Egoera: aktiboan, lan kontratupeko finkoa; Maila: 16; Titulazioa: Seigarren xedapen gehigarrian adierazita dauden lanbide-taldeak - EPOE eta gidatzeko baimena b; hizkuntza eskakizuna: 1 (derrigortasun datarik gabe);

2.– Lanpostua: LBOBACSEE161XX2. Zerbitzu askotarako ofiziala; Egoera: aktiboan, lan kontratupeko finkoa; Maila: 16; Titulazioa: Seigarren xedapen gehigarrian adierazita dauden lanbide-taldeak - EPOE eta gidatzeko baimena b; hizkuntza eskakizuna: 1 (derrigortasun datarik gabe);

Halaber, administrazio honek erabaki du onartzea uztailaren 7ko 702/2017 Errege Dekretuak, 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duenak, 3. artikuluko 6. paragrafoan eta 7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 17 idatzi-zatietan zehazten dituen aukeraketa prozesuetan aplikatzeko diren irizpideak. Honako iragarki hau Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Oion, 2018ko maiatzaren 8a.

Alkatea,

EDUARDO TERROBA.


Azterketa dokumentala