Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2018ko maiatzaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2795

499/2018 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arantza Albizuri Sanz Andrea Barakaldo-Sestao ESIko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari-kargutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10reko 446/2014 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 6ko EHAA, 83. zenbakia), Arantza Albizuri Sanz andrea Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Arantza Albizuri Sanz andrea Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari lanpostutik kentzea, erretiratzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko maiatzaren 29tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala