100. zk., 2018ko maiatzaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2791
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den udaleko araudia bete ez izana (Espedientea: E-SS 01319).
Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den udaleko araudia bete ez izanari buruzko txostena, zeinak dakarren deklaratutako turismo-jarduerarekin ezin jarraitu ahal izatea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
EGINTZAREN LABURPENA
Javier Arrieta Guirao jaunari jakinaraztea, jardueraren titularra baita, aurkako udal-txosten bat dagoela turismo-erabilerarako bere etxebizitzari dagokionez.
Aipatutako pertsonari 10 egun balioduneko epea ematea txostenaren eduki osoa ikusi eta bere eskubide eta interesen aldeko alegazioak aurkez ditzan, sail honen lurralde-bulegoan (Easo kalea, 10 20006 Donostia).
Eranskinean aipatzen den pertsona jakitun jartzeko ematen da argitara hau.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 14a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.