Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2018ko maiatzaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2782

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez (2018ko martxoaren 28ko EHAA, 62 zenbakia), literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeak prestatu eta aurkeztuko ditu diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez batzordekideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Maria Carmen Fernández González

– Leire Salaberria Urdanpilleta

– Jon Mantzisidor Uria

– Ivan Miñambres Urquijo

– Josune Muñoz San José

Batzorde horren idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak horren berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 9a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala