Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2018ko maiatzaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2776

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 2koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresarialaren (Instagi) baimena berritzen baita profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko.

Espediente-zk.: EXB/2018/003.

AURREKARIAK

Bat.– 2007ko maiatzaren 24ko Kontsumo eta Industria Segurtasunerako zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenaren bidez, Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresarialak (Instagi) profesional baimenduak prestatzeko aintzatetsitako erakunde gisa aritzeko aitortza jaso zuen honako espezialitate hauetan:

– Iturgintzako banakako kualifikazio-agiria.

– Berokuntza eta ur bero sanitarioen instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (A instalatzailea).

– Klimatizazio-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (B instalatzailea).

– Berokuntza eta ur bero sanitarioen instalazioen mantentze-lanetarako banakako kualifikazio-agiria (A mantentzailea).

– Klimatizazio-instalazioen mantentze-lanetarako banakako kualifikazio-agiria (B mantentzailea).

– Gas-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (IG-A kategoria).

– Gas-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (IG-B kategoria).

– Gas-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (IG-C kategoria).

– Petroliotik eratorritako produktu likidoen instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (I. kategoria).

– Petroliotik eratorritako produktu likidoen instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (II. kategoria).

– Behe-tentsioetako banakako kualifikazio-agiria (oinarrizko kategoria).

– Behe-tentsioetako banakako kualifikazio-agiria (espezialitateak).

Bi.– Industria eta Energiako sailburuordearen 2013ko otsailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresarialari (Instagi) profesional baimenduak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa zuen baimena berriztatu eta espezialitate berrietan jarduteko baimena eman zitzaion. Honako espezialitate hau gehitu zen:

– Fluordun gasa daukaten ekipoen maneiatzailea, GF 1 eta GF 2 kategoriak.

Hiru.– 2018ko urtarrilaren 29an, Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresarialaren (Instagi) ordezkaritzak eskabide bat aurkeztu zuen profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko, espezialitate berberetan.

Lau.– Eskabide horrekin batera, industria-segurtasunaren arloko banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren; zehazki, hauek:

– Erakundea identifikatzeko datuak; egoitza helbide honetan dago: Portuetxe kalea 61, behealdea, Bonea eraikina, 20018 Donostia.

– Dagozkion azterketak egiteko erakundeak dituen instalazioen, giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

– Egingo diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.

Bost.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren zerbitzu teknikoek egiaztatu dutenez, egokia da aurkeztutako dokumentazioa eta bat dator indarrean sartu diren araudi berriekin. Horrenbestez, aldeko txostenak egin dituzte aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria organo eskuduna da ebazpen hau hartzeko, apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Bi.– Espedientea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoaren arabera izapidetu da; horrek arautzen ditu, bada, industria-segurtasunaren arloko banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak, eta hainbat espezialitatetako profesional baimenduei banakako kualifikazio-agiriak emateko araubidea eta enpresa baimenduen ziurtagiriena. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduak egin du aipatutako dekretuaren erregelamendu-garapena.

Hiru.– Industria-segurtasunaren alorrean banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko egun aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Lau.– Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, eskatzaileak, Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresarialak (Instagi), baditu dekretu horren 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak. Instalazioak, bestalde, Gipuzkoako Lurralde Historikoan daude.

Bost.– Halaber, garatu beharreko ikastaroei buruzko akreditazio nahikoa aurkeztu da, eta zehaztu egin dira gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak; era berean, egiaztatu da aurkeztutako agiriak indarrean dauden araudi berrietara egokituta daudela, berriztatu beharreko espezialitateen alorrei dagokienez.

Sei.– Justifikatu egin dira, halaber, erakundeak espezialitate ezberdinetan ikastaroak emateko dituen giza baliabideak, berriztatu beharreko espezialitateetan.

Zazpi.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresarialari (Instagi) profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea. Baimena berritu zaien espezialitateak indarrean dagoen araudira egokitu dira, eta honako hauek dira:

– Iturgintzako instalatzailea - IA.

– Petroliotik eratorritako produktuen instalatzailea - ICL1.

– Petroliotik eratorritako produktuen instalatzailea - ICL2.

– Fluordun gasen maneiatzailea (edozein karga) - GF1.

– Fluordun gasen maneiatzailea (3 kg baino karga txikiagoa) - GF2.

– Instalazio termikoen instalatzailea - IMT.

– Gas-instalatzailea - IGA.

– Gas-instalatzailea - IGB.

– Gas-instalatzailea - IGC.

2.– Erakunde honek baimena du Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta akreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatutako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendariari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia, 2018ko maiatzaren 2a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala