Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2018ko maiatzaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2771

1278/2018 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen baita Edurne Arteche Daubagna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Arabako ESIko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 16ko 473/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIn Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Edurne Arteche Daubagna andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki hau hartu da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Edurne Arteche Daubagna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko buru izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2018ko apirilaren 17tik aurrera ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, luzapena egitea onartzen ez bada, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.

Arabako ESIko zuzendari kudeatzailea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala