Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2018ko maiatzaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2704

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, Merkataritza banaketako dinamizatzaileak prestatzeko diru-laguntzen programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduan ezarri ziren laguntzei dagokienez, 2016ko ekitaldian onuradunak izan zirenen zerrenda jakinarazten da jendaurrean.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduaren 10. artikuluak 4. puntuan ezartzen denaren arabera, honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Merkataritza banaketako dinamizatzaileak prestatzeko programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2016ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren arabera, 2016ko ekitaldian onuradunak izan zirenen zerrenda argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean azaltzen dira onuradunak, eta jakinarazpena bidali zitzaien interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala