Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2018ko maiatzaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2701

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilboko «Armengol» izeneko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

«Armengol» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola, Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); azaroaren 18ko 1685/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez Irudi Pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (abenduaren 27ko BOE), eta 2013ko uztailaren 30eko 398/2013 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (azaroaren 29ko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2018-2019 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48003436

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Armengol».

Titularra: Armengol Irudi SL.

Helbidea: Bailen 7-9, 2. sotoa.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Irudi Pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza» goi mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: irudi pertsonala:

○ Ile-apainketako eta kosmetikako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Estetika eta edergintzako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 2. ziklo.

○ Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimena emateak ez dakar besterik gabe hezkuntza-itunen araubidearen bitarteko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala