Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2018ko maiatzaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2697

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita, 2018. urteari dagokionez, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien gaineko ebazpena.

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bidez, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariak sortu ziren, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalak saritzeko.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 17ko Aginduaren bidez, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» 2018ko sarien deialdia egin zen.

Agindu horren zazpigarren oinarrian eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta epaimahaiak bilera egin eta ebazpena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arrantza-sektorean egindako ibilbide profesionala saritzeko, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena jakinaraztea. Sari hori, 2018rakoa, honako honi ematen zaio:

Gipuzkoako arrantzaleen Kofradien Federakundea.

Sari hori ehun urte baino gehiagotan arrantza sektorearen ordezkaritza eta mantentze lan garrantzitsua egiteagatik ematen da, gizarte, ekonomia eta ingurumen arlo guztietatik, eta horrek arrantza jardueraren eta bere katearen balioaren iraunkortasunari lagundu dio.

Bigarrena.– Nekazaritza-sektorean, produkzioarekin lotuta egindako ibilbide profesionala saritzeko, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena jakinaraztea. Sari hori, 2018rakoa, honako honi ematen zaio:

Alfredo Montoya Estibalez jauna.

Bere nekazari ibilbide profesional luzea, nekazaritza eta bere elkarteekin konprometitua, eta batez ere, nekazaritza sektoreko kooperatibismoa sustatzen egin duen lanagatik ematen zaio saria.

Hirugarrena.– Nekazaritza-sektorean, transformazioarekin lotuta egindako ibilbide profesionala saritzeko, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariaren epaimahaiak emandako ebazpena jakinaraztea. Sari hori, 2018rakoa, honako honi ematen zaio:

Hijos de Serrats S.A.

Euskadin enpresaren ibilbide profesional luzeagatik ematen zaio saria, Bermeon 128 urte baitaramatza aberastasuna sortzen, tokiko lehengaiak erabiltzen, eta berrikuntza eta enplegua sortzen, etengabe.

Laugarrena.– Epaimahaiaren ebazpenaren berri ematea interesdunei.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 27a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala