Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2018ko maiatzaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2691

508/2018 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko.

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua hutsik dagoenez, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendariaren lanpostua honako hauek eska dezakete: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutario nahiz lan-kontratuko langile finko izan), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek eta baldintzak betetzen dituen beste edozeinek. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– B1 Taldeko Diplomadun Sanitarioko titulazioa izan behar dute.

2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan behar dute.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (30/1992 Legea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten den beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARIA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala