Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2018ko maiatzaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2645

ERABAKIA, 2018ko apirilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez eskuordetzen zuzendari nagusiaren baitzaio ente publiko horren osasun-zerbitzuetako erakundeen aldeko jabari publikoko ondasunen gaineko emakidak onartzeko eskumena.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 38.1 artikuluak honela dio: «Aginte eskumendunak emandako titulu baimentzailerik gabe, inork ere ezingo du jabari publikoko ondasunik okupatu edo agian denei dagokien erabilera-eskubidea gainditzeko moduan erabili.

1.– Jabari publikoko ondasunei buruzko baimenetarako eta emakidetarako, lehenik, baimen-emakida horiek arautzeko lege bereziak bete beharko dira, eta arau bereizirik ez badago edo nahikoa ez badira, lege honetako xedapenak beharko dira bete.»

Hori dela eta, aintzat hartu behar da Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1998 Legea (1988/07/29ko BOE, 181. zenbakia), zeinaren V. kapituluan jasota baitago hondartzetan, itsaso eta lehorraren arteko eremuetan eta jurisdikziopeko uretan jabari publikoko emakidak esleitzeko araubide juridikoa. Horrenbestez, haren 64. artikuluak honela dio: «1. Itsaso eta lehorraren arteko Estatuaren jabari publikoko ondasunak deseraiki ezin diren obrekin edo instalazioekin okupatzeko, Estatuko Administrazioaren baimena izan beharko da.

2.– Emakidadunek emakidan lortutako ondasunak beraiek bakarrik erabiltzeko eskubidea izango dute.»

Era berean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 4. artikuluan xedatzen denez, «Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean ezarritakoarekin bat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoak nortasun juridiko bereizia eta jarduteko gaitasun osoa dauzka, bereak dituen helburuak eta xedeak betetzeko» eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren presidentetza Osasuneko sailburuari dagokio, zeinak zuzendaritza-organo gisa, ente publikoaren eta haren Administrazio Kontseiluaren ordezkari izan beharko baitu, azken zuzendaritza-organo horrek ardura izanik estatutuek esleitzen dizkioten kudeaketa arloetako egintza administratiboetan dagozkion erabakiak hartzeko, hori guztia aipatutako 255/1997 Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren osasun-zerbitzuetako erakundeen aldeko jabari publikoko ondasunen gaineko administrazio-emakidak onartzeko prozeduraren inguruan dagoen kasuistika aztertu ondoren, ondorioztatu da horien izapidetzea arindu egin behar dela. Horretarako, administrazio-emakida horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren izenean eta haren ordezkari gisa onartzeko eskumena zuzendari nagusiaren esku utzi behar da.

Beraz, azaldutakoaren ildotik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuek Administrazio Kontseiluari esleitzen dizkioten ahalmenen arabera, eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeko 9. artikuluan eskumenak eskuordetzeaz xedatutakoa aplikatuta, honako hau erabaki da:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zuzendari nagusiari eskuordetzen zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren osasun-zerbitzuetako erakundeen aldeko jabari publikoko ondasunen gaineko administrazio-emakidak onartzeko eskumena.

Bigarrena.– Urtero, ekitaldia bukatu ondoren, ekitaldi horretan Ente Publikoko zerbitzu-erakundeen aldeko jabari publikoko ondasunen gaineko administrazio-emakidak onartzeko prozedurei buruzko informazioa eman beharko dio zuzendari nagusiak Kontseiluari.

Hirugarrena.– Erabaki hau berau indarrean jartzen denean izapidetzen ari diren administrazio-emakidak onartzeko prozedurei aplikatuko zaie.

Laugarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala