Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2018ko maiatzaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2644

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita agindu honetan ezarritako Hautaketa Batzordearen osaera: «Agindua, 2017ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2018-2020 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak, eta 2018-2019 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak».

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez, 2018-2020 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak iragarri ziren, bai eta 2018-2019 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura emango diren ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak ere (2017ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.).

Agindu horren 10. artikuluak ezarri zuen nork osatuko zuten aurkeztutako eskabideei laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren proposamena egingo duen Hautaketa Batzordea. Batzordearen osaera aldatu behar denez, izendapen berri bat egiten da, aurretik izendatutako pertsona bat ordezkatzeko.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Lourdes Astorkia Loidi izendatzea Hautaketa Batzordeko kide, Juan José Ruiz de Mendoza Txabarriren ordez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala