Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2018ko maiatzaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2643

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baitira «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» izeneko desjabetze-espedienteen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

2015eko martxoaren 26an, Bilboko Udalak erabaki zuen behin betiko onartzea Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren 734 Banaketa Eremuko aldaketa (Iturrigorri eta Gardeazabal), 734.01 egikaritze-unitatea doitzeko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 9ko Aginduz, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» izeneko desjabetze-espedienteari ekin zitzaion.

Jendaurrean jarri ondoren, arauzko izapidea baita, Jaurlaritzaren Kontseiluak deklaratu zuen, apirilaren 24ko 59/2018 Dekretuaren bidez, ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla, Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ondorio horretarako, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasunen eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, aipatzen den egunean eta orduan, eta Bilboko Udalera bertaratu ondoren, ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteari ekin dakion, eta, hala badagokio, lurrak formalki okupatzeari ere bai. Interesdunek hala eskatuta, beharrezko bada, lur haietara bertara ere joan daitezke.

Interesdunek eurek edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dute egintza horretara eta aurkeztu beharko dituzte beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (notario-eskriturak, eskritura pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta bere eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Bidezko baderitzo eta bere kontura, perituak eta notario bat ere eraman ahal izango ditu lagun.

Halaber, eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek eta aipatutako zerrendan agertu ez diren eskubide errealen edo eskubide ekonomikoen titularrek bidezko deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Aurreko Aktak egiteko adierazitako egunera arte eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Kale Nagusia 85, 6, 48011 Bilbao), eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak konpontzekotan soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala