Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2018ko maiatzaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2634

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, zeinaren bidez ebazten baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa.

Arte Ederren Fakultateko zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2018ko otsailaren 9ko Ebazpenean (2018ko otsailaren 20ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenen eskuordetzeko den (2017ko otsailaren 3ko EHAA) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Erabakiaren bidez eskuordetu zaizkion eskumenak erabiliz, Gerentzia honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María José Llona Zuazua hautatzea, behean azaltzen den lanpostua betetzeko:

– Izena: Kargudunaren idazkaria (ikastegiak).

– Erref.: F 472.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 18.

– Maila: 18.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 2002ko abenduaren 31.

– Langunea: Arte Ederren Fakultatea.

– BE.

– Campusa: Bizkaia

Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzien Epaitegian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuen 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2018ko apirilaren 19a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala