Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2018ko maiatzaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2628

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenetarako helbideak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Uren Legearen testu bateginaren 66.2 artikuluan ezarritakoarekin bat eginez (honako hau adierazten baitu: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke hiru urtez jarraian ustiatu ez izanagatik, betiere ekintza titularrari egotzi ahal zaionean»), Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Iragarki hau BOEan argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan, idatziz, dagokion Udalaren aurrean edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala