Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2018ko maiatzaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2618

EDIKTUA, 460/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

248/17 epaia eman da, 2017ko azaroaren 13an, Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian bideratutako 460/2017 hitzezko judizioaren prozeduran. Honda Bank GMBHren Espainiako sukurtsalaren eskariz bideratu da prozedura hori, Maria Teresa Antero Berganzos eta Mohamed Mahouachi Mahjoub jaun-andreen aurka, diru-zenbateko baten erreklamazioari buruz. Interesdunek eskuragarri dute epaiaren edukia, epaitegi honetan.

Maria Teresa Antero Berganzos eta Mohamed Mahouachi Mahjoub demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamazortziko martxoaren batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala