Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2018ko maiatzaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2547

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 16koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, «Adunako ibarrean Oria ibaiaren ingurumen-egokitzapena eta egokitzapen hidraulikoa egiteko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 22an emandako Ebazpenaren bitartez, «Adunako ibarrean Oria ibaiaren ingurumen-egokitzapena eta egokitzapen hidraulikoa egiteko proiektua»-ri hasierako onespena eman zitzaion, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketarekin batera, eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2018ko urtarrilaren 5ean. Behin jendaurrean jartzeko epea bukatuta, alegazio bat aurkeztu da, eta ez da beharrezkoa izan Proiektuan aldaketak egitea.

Halaber, proiektua aztertu eta aldeko txostena emanda dago, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta alorreko legeri berezia betetzen duela, bai eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 123. artikulua eta indarrean dauden bestelako legezko xedapenak.

2010eko ekainaren 29ko Administrazio Kontseiluaren saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluari jarraituz, lege beraren 15.m) artikuluaren eta Agentziako Estatutuen 7.2.ñ) artikuluaren arabera, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.

Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Adunako ibarrean Oria ibaiaren ingurumen-egokitzapena eta egokitzapen hidraulikoa egiteko proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena.– Adunako ibarrean Oria ibaiaren ingurumen-egokitzapena eta egokitzapen hidraulikoa egiteko proiektua behin betiko onestea, kontratarako aurrekontua hau dela: milioi bat bostehun eta hirurogeita hamar mila bederatziehun eta laurogeita hamazortzi euro eta hirurogeita hamazortzi zentimo (1.570.998,78 €), BEZik gabe.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egin dezatela; bertan proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren suposizio guztiak egiaztatzeko.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen aurka jotzeko, errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 16a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala