
89. zk., 2018ko maiatzaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2504
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer epe dagoen egoki irizten diren oharrak egiteko, Aizkibel SA enpresaren San Jose harrobian (Urnieta eta Andoain udalerriak) eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizazio-planta bat instalatzeko proiektuaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari dagokionez. Izan ere, ingurumen-organoak oinarritzat erabil ditzake oharrok ingurumen-azterketa estrategikoa egiteko.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 46. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei (eranskina).
Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:
Interesdunek egoki irizten diren iradokizunak aurkez ditzakete, iragarki hau BOEn argitaratu eta 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Espedientearen dokumentazioa eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 23a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.
RSS