Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2018ko maiatzaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2500

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 332/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitatea Prozesala.

Epaiaren jakinarazpena: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 332/2017.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko martxoaren hogeita zazpian, nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko 5 zenbakiko ZLUPeko Justizia Administrazioaren letraduak, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 332/2017 prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018ko martxoaren 16an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Elmer Ruiz Jiron jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; halaber, aditzera ematen da ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo (Bizkaia), 2018ko martxoaren 27a.

Justizia Administrazioaren letradua,

SERGIO SABAS SOLOGUESTOA.


Azterketa dokumentala