Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2018ko maiatzaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ABANTO ZIERBENAKO UDALA
2493

IRAGARKIA, 2018 urterako lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2018ko apirilaren 12an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.– Onestea 2018rako Abanto Zierbenako lan-eskaintza publikoa; hauek hartzen ditu barne:

1) Ezaugarri hauek dituen plaza bat: Administrazio Bereziko eskala, erdi-mailako teknikariaren azpieskala, Euskara teknikaria, A2 taldea, 22 lanpostu-maila, 4TP hizkuntza-eskakizuna.

2) Ezaugarri hauek dituen plaza bat: Administrazio Bereziko eskala, erdi-mailako teknikariaren azpieskala, gizarte-laguntzailea, A2 taldea, 22 lanpostu-maila, 3. hizkuntza-eskakizuna derrigortasun-eguna gainditu gabe.

3) Ezaugarri hauek dituen plaza bat: Administrazio Bereziko eskala, teknikari laguntzailearen azpieskala, delineatzailea, C1 taldea, 21 lanpostu-maila, 2. hizkuntza-eskakizuna derrigortasun-eguna gainditu gabe.

4) Administrari plaza bat (HAZera atxikia), ezaugarri hauekin: Administrazio Orokorreko eskala, administrari azpieskala, C1 taldea, 20 lanpostu-maila, 3. hizkuntza-eskakizuna 2014-07-24an gaindituta.

5) Lan-kontratudun izaerako Kultura teknikariaren plaza bat, Lan Arloko 10. Epaitegiaren 95/2015 Sententzia Judizialaren bidezkoa, 3. hizkuntza-eskakizuna derrigortasun-data gainditu gabe.

6) Agente Lehenaren plaza bat, ezaugarri hauekin: Administrazio Bereziko eskala, zerbitzu berezietako azpieskala, Udaltzaingoa klasea, C2/C1 taldea, 18 lanpostu-maila, 3. hizkuntza-eskakizuna derrigortasun-data gainditu gabe.

7) Ezaugarri hauek dituen plaza bat: Administrazio Bereziko eskala, zerbitzu berezietako azpieskala, Udaltzaingoa klasea, agente kategoria, C2/C1 taldea, 16 lanpostu-maila, 2. hizkuntza-eskakizuna derrigortasun-data gainditu gabe.

2.– Lan-eskaintza publikoa argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, baina bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da administrazio-organo beraren aurrean, hilabeteko epean, berau jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 123.1 eta 124.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa ere jarri ahal izango da egoki den Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, berau jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 46.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Hori gorabehera, interesdunek egoki irizten dituzten beste errekurtso guztiak ere ezarri ahal izango dituzte.

Horixe jakinarazi dizut, jakin dezazun eta ondore egokiak izan ditzan.

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, 2018ko apirilaren 25a.

Alkatea,

MAITE ETXEBARRIA AZPIOLEA.


Azterketa dokumentala