Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2018ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2474

AGINDUA, 2018ko apirilaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, «Txingudi» Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, Zaldiferra eta Bekoerrota, Hondarribia delakoaren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera azaltzen duena, atzemateko beharrizanaren adierazpenaren ondorioetarako.

Sail honek ondoren argitaratzen den agindua eman du gaur:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Gobernu Kontseiluak 2000ko azaroaren 28an erabaki zuen Txingudi HBBEtzat kalifikatzeko proposatzea.

Bigarrena.– 356/2013 Dekretuak, ekainaren 4koak, «Txingudi-Bidasoa» (ES2120018) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuen, eta eremu horren eta «Txingudi» Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren (ES0000243) kontserbazio-neurriak onartu zituen.

Hirugarrena.– «Txingudi» Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, Bekoerrota, Hondarribiako lursailetan esku-hartzea beharrezkoa da ibai eta estuarioetan dauden Kontserbazio Bereziko Eremuen multzoari aplikatzekoak diren HBBEtan jarraibide, arau eta jarduera komunak betetzeko.

Laugarrena.– Ekainaren 4ko 356/2013 Dekretuak interesgarritzat hartzen du HBBEn sartutako lursailak Administrazioak eskuratzea, egokitasun irizpideek hala egitea eskatzen badute.

ZUZENBIDE OINARRIAK:

Lehenengoa.– Ondare naturalari eta bioaniztasunari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 40. artikuluak honako hau ezartzen du: Gune bat babestu izendatzeak bere erabilera publikoa dakar berekin, eragindako ondasun eta eskubideak desjabetzeari dagokionez.

Bigarrena.– Aipatutako legearen 42. artikuluak Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) sartzen ditu Natura 2000 Sareko Babestutako Eremuetan.

Hirugarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. eta ondorengo artikuluetan, 1954ko abenduaren 16koan, eta honen Erregelamenduari dagozkionetan xedatutakoa betez, arauzkoa da desjabetzearen helburuetarako okupatu edo eskuratu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainontzekoei atxikiz, honako hau

XEDATU DUT:

Jendaurrean jartzeko hamabost eguneko epeari hasiera ematea «Txingudi» Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, Xaldiferra eta Bekoerrota, Hondarribia delakoaren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak (eranskinekoak) okupatzeko beharrizanaren deklarazioa egiteko.

Aipatutako epean interesdunek, zerrendan izan daitezkeen erroreak zuzentzeko behar diren datuak emateko edo, eduki edo erazko kariak direla bide, okupatzeko beharrizanaren aurka egiteko idatzia aurkeztu ahal izango dute; azkeneko kasu hau gertatuz gero, arestian aipatutako zerrendan azaltzen ez diren ondasunen okupazioa edo eskubideak eskuratzea proiektuaren xederako komenigarriagoak izateagatik lehenespenekotzat jotzen duten zioak adierazi beharko dira.

Arrazoibide-idazkiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia, 13, Donostia) aurkeztu ahal izango dira. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. eta hurrengo artikuluetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez.

Epe horretan honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Hondarribiko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 18a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala