Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2018ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2473

AGINDUA, 2018ko apirilaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, 2018ko otsailaren 20ko Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Agindu horren bitartez, baimendu egin zen San Mames garaje eraikineko (Jose Maria Eskuza 12-14, Urkixo Zumarkalearen 75-77 eta Sabino Arana 21) eta Jose Maria Eskuza 16 eraikineko zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzea udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lehendik dauden lurzoru-erreserbetan.

GERTAKARIAK

1.– 2018ko otsailaren 20ko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburuaren Aginduaren bitartez baimendu egin zen San Mames garaje eraikineko (Jose Maria Eskuza 12-14, Urkixo Zumarkalearen 75-77 eta Sabino Arana 21) eta Jose Maria Eskuza 16 eraikineko zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzea udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lehendik dauden lurzoru-erreserbetan.

2.– Aipatutako Aginduaren 2. Zuzenbideko Oinarrian akats bat zegoela atzeman da, etorkizuneko konpentsazioetarako 743,91 m˛-ko gehiegizko lurzati-azalera jasotzen baitu, azalera hori 546 m˛-koa denean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak dioenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzen ditzakete, bere kabuz edo interesdunek eskatuta, euren egintzetan gertatzen diren errakuntza materialak, aritmetikoak edo egitatezkoak.

2.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko otsailaren 20ko Aginduan akats bat egin dela ikusi denez, zuzendu behar da.

Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta oro har erabilgarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko otsailaren 20ko Aginduan atzemandako akatsa zuzentzea, eta horrela

Honako hau dioen tokian:

«Aurkeztutako dokumentuak Bilboko San Mames Garaje Eraikinak eta Jose Maria Eskuza 16 eraikinak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 83,09 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, Arangoitiko ekipamendu publikorako orubean. Beraz, 743,91 m˛-ko gehiegizko lurzati-azalera izanik etorkizuneko konpentsazioetarako.»

Hau jarri behar du:

«Aurkeztutako dokumentuak Bilboko San Mames Garaje Eraikinak eta Jose Maria Eskuza 16 eraikinak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 83,09 m˛ dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, Arangoitiko ekipamendu publikorako orubean. Beraz, 546 m˛-ko gehiegizko lurzati-azalera izanik etorkizuneko konpentsazioetarako.»

Bigarrena.– Bilboko Udalari Agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala