Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2018ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2472

86/2018 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru-Aldundiek 2017ko uztailaren 7an sinatutako Hitzarmena luzatzekoa. Hitzarmen horren xedea da zerbitzu-kontratu bat esleitu eta kudeatzea Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko bat beste hiru ikasturtez –2021 arte– ezartzeko hezkuntza-programa garatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru-Aldundiek 2017ko uztailaren 7an sinatutako Hitzarmena luzatzekoa. Hitzarmen horren xedea da zerbitzu-kontratu bat esleitu eta kudeatzea Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko bat beste hiru ikasturtez –2021 arte– ezartzeko hezkuntza-programa garatzeko sinatutako luzapen lankidetza-hitzarmenaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 2KO 86/2018 EBAZPENARENA
AKORDIOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO FORU-ALDUNDIEK 2017KO UZTAILAREN 7AN SINATUTAKO HITZARMENA LUZATZEKOA. HITZARMEN HORREN XEDEA DA ZERBITZU-KONTRATU BAT ESLEITU ETA KUDEATZEA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IKASTETXEETAN EKONOMIARI ETA ZERGEI BURUZKO UNITATE DIDAKTIKO BAT BESTE HIRU IKASTURTEZ –2021 ARTE– EZARTZEKO HEZKUNTZA-PROGRAMA GARATZEKO
BILDU DIRA:

Pedro María Azpiazu Uriarte jauna, Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta ordezkari gisa (aurrerantzean, EAE).

José Luis Cimiano Ruiz jauna, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatua, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta ordezkari gisa.

José María Iruarrizaga Artaraz jauna, Ogasun eta Finantzen foru-diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta ordezkari gisa.

Jabier Larrañaga Garmendia jauna, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru-diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta ordezkari gisa.

Horiek guztiek beren eskumenen arabera jardunez eta akordio hau sinatzeko ahalmenak dituztenez, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2017ko uztailaren 7an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzen duen hezkuntza-programa garatzeko.

Bigarrena.– Hitzarmen horrek honako hau du xede nagusitzat, Lehenengo Klausularen 1. apartatuan adierazitakoaren arabera: «Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, DBHko 4. mailatik aurrera, ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko hezkuntza-programa bat garatzeko jarduketak zehaztea, ikasleen artean kontzientziazio fiskal handiagoa sustatzearren; horren barruan sartzen dira alderdiek aipatutako unitate didaktikoa 2017-2018 ikasturtean ezartzeko zerbitzu-kontratu bat esleitu eta kudeatzeaz egin beharreko jarduketak, bai eta EAEko Administrazioak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatutako kontratua finantzatzeko irizpideak zehaztea ere».

Hirugarrena.– Aurretik aipatutako hitzarmenaren Zortzigarren Klausulak administrazio sinatzaileen ahobatezko erabakiaz hitzarmena luzatzeko aukera aurreikusten du, beste kontratu bat esleitu eta kudeatu dadin beste hiru ikasturtez, 2021. urtera arte, Laugarren Klausulan ezarritakoaren araberako eguneraketa eginda, baldin eta aurrekontu-gordailu nahikoa badago.

Laugarrena.– Hitzarmenaren Jarraipen eta Baloraziorako Batzordeak, Bosgarren Klausulan aurreikusitakoak, aginduta dauzkan eginkizunetako bat betez, proposatu du hitzarmena «luzatzea, Zortzigarren Klausulan aipatu bezala, eta eguneratzea, luzapenaren eraginpeko aurrekontu-ekitaldietarako kontratuko kostuaren banaketa Laugarren Klausulan ezarritako irizpideen arabera».

Hitzarmena indarrean egon denean egiaztatutako esperientzia onagatik eta Hitzarmenaren Jarraipen eta Baloraziorako Batzordeak egindako luzapen-proposamena ikusita, parte hartzen duten alderdiek Luzapen Akordio hau sinatu dute, honako hauekin bat etorriz

KLAUSULAK

Lehenengoa.– 1.– 2018ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arte luzatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena, 2017ko uztailaren 7an sinatua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko hezkuntza-programa bat garatzekoa.

2.– Luzatutako Hitzarmenaren Zortzigarren Klausulan xedatutakoari jarraikiz, zerbitzu-kontratu berri bat esleitu eta kudeatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko bat ezartzeko, DBHko 4. mailatik aurrera, hiru ikasturte gehiagoz, 2021 arte. Hori dela eta, jatorrizko hitzarmenean 2017-2018 ikasturteari egindako erreferentziak 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteei egindakotzat hartuko dira.

Bigarrena.– Luzatutako Hitzarmenaren Laugarren Klausula honela eguneratuta geldituko da:

«Laugarrena.– Kontratuaren finantzaketa.

1.– Unitate didaktikoa ezartzeko kostua honela banatzen da:

a) Unitate didaktikoa ezartzeko zerbitzuen ondoriozko kostu finkoak.

– Behin betiko diseinua, metodologia eta plangintza jasotzen dituen memoria.

– Material didaktikoa egitea.

– Amaierako memoria.

– Programa ezartzen den ikastetxe kopuruak kostuan zuzenean eraginda ez dauden beste batzuk.

EAEko Administrazioak: % 50.

Foru-aldundiek: Gainerako % 50a, baliabideak banatzeko metodologiari eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenei buruzko araudian araututa dauden indarreko koefiziente horizontalen arabera banatuta. Ehuneko hauek daude horren ondorioz:

(Ikus .PDF)

b) Programa ezartzeko kostuak, ikastetxe bakoitzeko unitate-zenbateko bat oinarri hartuta zehaztutakoak.

EAEko Administrazioak: Programa irakasten duten EAEko ikastetxe guztietan ezartzeko kostuaren % 50a.

Foru-aldundiak: Foru-aldundi bakoitzari dagokio bere lurralde historikoko ikastetxeetan ezartzeko kostuaren % 50a.

2.– Kontratazio-espedientean gehieneko kostua finkatzeko erreferentziako egoera ikasturte bakoitzean indarrean den epean programak gutxi gorabehera izango duen ezarpen honen ondoriozkoa da:

(Ikus .PDF)

Ondorioz, parte hartzen duten erakundeek gehienez beren gain hartutako konpromiso ekonomikoa honako hau da:

(Ikus .PDF)

3.– Hitzarmena sinatzen duten administrazioek ordainduko dute aipatutako zenbatekoa, aurrekontuko honako programa eta partida hauen kargura:

(Ikus .PDF)

4.– Administrazio kontratatzaileak hartuko du bere gain kontratazioak eragindako kostuak ordaintzeko betebeharra, hargatik eragotzi gabe ondoren foru-aldundiei jasanaraztea. Ondore horietarako, EAEko Administrazioak egiaztatzeko fakturen kopia bidaliko dio bakoitzari, ikasturte bakoitzeko zer zenbateko dagokien adierazita, eta, ondoren, zenbateko hori Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusiaren kontura transferituko dute luzatutako urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen.

Horrenbestez, kontratatutako lanaren ondoriozko jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideak eta haren edozein emaitza, oro har, Euskal Administrazio Orokorraren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmen horren administrazio sinatzaileen jabetza izango dira».

Eta esandako guztiarekin ados daudela adierazteko, aldeek honako agiri honen lau kopia sinatu dituzte, goiburuan zehaztutako lekuan eta egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Arabako Foru Aldundia,

JOSÉ LUIS CIMIANO RUIZ.

Bizkaiko Foru Aldundia,

JOSÉ M.ª IRUARRIZAGA ARTARAZ.

Gipuzkoako Foru Aldundia,

JABIER LARRAÑAGA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala