Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2018ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2467

63/2018 DEKRETUA, maiatzaren 2koa, zeinaren bidez Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari «Lagun Onari» goraipamena ematen baitzaio.

Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak balio demokratikoak, historia, ekonomia eta euskal kultura zabaltzen ditu Europan, eta hori oso lagungarria izan da Euskadirentzat. Hori guztia eskertzeko eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua omentzeko, bidezkoa da kontseilu horri goraipamen bat ematea, Eusko Jaurlaritzaren goraipamenak eta ohoreak emateko modua arautzen duen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Horretarako, lehendakariak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko maiatzaren 2ko bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau erabaki dut:

Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari «Lagun Onari» goraipamena ematea.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko maiatzaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala