Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2018ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2466

483/2018 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, martxoaren 1eko 281/2018 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 281/2018 Ebazpena aldatzea, Laborategiko Teknikari Espezialista kategoriako Epaimahaikidearen osaerari dagokionean, horrela:

a) Ane Miren Karmele Lasa Arisketa andrearen izendapena presidente titular gisa ezeztatzea.

b) Miren Bitori Lasa Goñi andrea presidente titular izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala