Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2457

IRAGARKIA, zeinaren bidez 166/2018-C administrazioarekiko auzien errekurtsoko interesdunak epatzen baitira (prozedura laburtua); auzi hori Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratu da.

Espediente-zk.: PCA-176/2018-IX.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren aurka aurkeztu da administrazioarekiko auzien errekurtsoa. Ebazpen horren bidez ezesten da Ertzaintzako Lurralde Historikoetako Agintaritza eta Kontrol Zentroko unitateei atxikitako lanpostuak aldi baterako betetzeko izendapenerako 2017ko ekainaren 4ko hautapen-prozeduran izendatutako balorazio-batzordearen erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Horretarako, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, zenbaki profesional hauek dituzten agenteak epatzen dira: 04078, 11164, 11288, 13098, 13414, 13577, 13579, 14018, 14146, 14404, 15290, 15356, 17037, 17146, 17167, 21029, 21081, 21090, 22001, 22038, 22045, 22047, 22101, 22117, 22132, 22248, 22298, 22301, 22306, 23045, 23078, 23085, 23108, 23109, 23148, 23150, 23170, 24011, 24044, 24109, 24130, B23G4, D31N2, D34M6, E58M9, H59L7, J81R8, K63M6, K86A7, L34R7, L94B2 eta P34C9 Horrela, egoki iritziz gero, haien interesen defentsan agertu ahal izango dira, iragarki gau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera bederatzi egun balioduneko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 30a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala