Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2456

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer epe dagoen egoki irizten diren oharrak egiteko, Leioako Ibaiondo 15B eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen-ebaluazio estrategikoari dagokionez. Izan ere, ingurumen-organoak oinarritzat erabil ditzake oharrok ingurumen-azterketa estrategikoa egiteko.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei.

Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, zehaztapen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako kontsiderazioak aurkez ditzakete, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago:

www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus > Ingurumena > Ingurumen-inpaktua > Hartu parte.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 23a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala