Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2450

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 20koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzari eskuordetzen baitzaio Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako (Segurtasun Sailari atxikitako erakunde autonomoa) energia elektrikoaren horniduraren kontratazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzen duen uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 15. eta 17. artikuluen eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 19.d) artikuluaren ondorioz, Administrazio eta Zerbitzu Orokorreko Sailburuordetzak du kudeaketa bateratuaren eta kudeaketa bateratukotzat jotako higiezinen arloan kontratatzeko eskumena.

Bere aldetik, aipatutako 116/2016 Dekretuaren 20. artikuluak aurreikusten du kontratazio zentralizatuko izaeraren aitorpena lor dezaketela hornidurek, obrek eta zerbitzuek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek orokorrean kontratatzen badituzte eta funtsean ezaugarri homogeneoak badituzte.

Urte batzuetatik hona, goi-tentsioko eta behe-tentsioko energia elektrikoaren horniduraren eta kudeaketa bateratuko eraikinetako gas naturalaren horniduraren kontratazioa modu zentralizatuan egiten da, bai eta Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzaren eskumeneko sare korporatiboko telekomunikazio zerbitzuetakoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko gainontzeko Sailei atxikitako eraikinetakoa eta bere erakunde autonomoetakoa eta Sozietate Publikoetakoa ere, sektore publikoa izanagatik Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren parte ez badira ere; horretara, zerbitzuen kudeaketa hobetzen da eta gastu publikoa arrazionalizatu egiten da.

Egun, eta etorkizunean energia elektrikoaren horniduraren kontratazioaren erosketa zentralizatua deklaratzeko Dekretua onesteko, kontratazioa modu zentralizatu batean egiteko formula aproposa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako eskumenen eskuordetza da, honela baitio:

«1.– Administrazio publikoetako organoek administrazio bereko beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman ahal dizkiete, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan...».

Horregatik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako egiturari buruzko martxoaren 30eko 96/2010 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian agertzen diren eskumenen ondorioz –8.1.j) eta 9.f) artikuluei dagokienez–, zuzendari nagusiari dagozkio erakunde autonomo honetako Kontratazio Organoko eginkizunak.

EBAZTEN DUT:

I.– Eranskinean adierazten diren eraikinetako goi-tentsioko eta behe-tentsioko energia elektrikoaren horniduraren kontratazio-eskumena Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzari eskuordetzea 2019. urterako, harik eta indarrean izan arte etorkizuneko erosketa zentralizatuari buruzko Dekretuaren ondorioz egingo den erosketa zentralizatuaren prozeduraren inguruko kontratua.

II.– Sektore publikoko kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean aurreikusitako arlo hauetara zabalduko da eskuordetza:

– Kontratua prestatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 1. atala).

– Kontratuaren esleipena (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 2. atala).

– Administrazio-prerrogatibak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 3. atala).

– Kontratua formalizatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

Eta aparteko izaerarekin, hornidura-kontraturako II. liburua, II. titulua, IV. kapitulua.

III.– Eskumena ematen duen organoaren barruan geratuko dira kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta, bereziki, egindako zerbitzuei oniritzia ematekoa eta hura ordaintzeko agindua ematekoa.

IV.– Eskuordetze hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egongo da indarrean.

Arkauti, 2018ko apirilaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

ERANSKINA
ENERGIA ELEKTRIKOAREN ESKUMENAREN ESKUORDETZAN SARTUTA DAUDEN ERAIKINAK

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako eraikinak. Kokapena: Arkauti (Araba), 01192, N-104 errepidea, 356 km.


Azterketa dokumentala