Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2018ko maiatzaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2438

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Metro Benta Berri ABEEk eskatu duen baimenaren espedientea, Donostian (Gipuzkoa) Donostialdeko metroko Lugaritz-Miraconcha tarteko tuneleko urak lurretik itsasora isurtzeko.

Espedientearen kodea: VTM-G-2018-0002.

Eskatzailea: Metro Benta Berri ABEE.

Jarduera: eraikuntza.

Jardueraren kokapena: Zarautz Kalea 70 - 20008 Donostia.

Ingurune hartzailea: Igara trantsizioa.

Isurketa gunea: UTM koordenatuak: X: 580.233 Y: 4.795.726.

Isurketa-mota eta bolumena: infiltrazioko urak / tunela egitea (B: 288.689 m3/urteko).

Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egunez, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2018ko apirilaren 17a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala