Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2018ko maiatzaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2429

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 18koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lankidetza-laguntzen onuradunen zerrenda. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren bitartez, 2017rako deialdia egin zen; bertan onartu ziren lankidetza-laguntza haietarako oinarriak, EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan xedatu bezala.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez onartu ziren otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetza-laguntzetarako 2017rako deialdiaren oinarriak. Dekretu haren bidez, 2015-2020 EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2017ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.

Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren aurreikusitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, lankidetza-laguntzetarako oinarriak onartu ziren, EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan xedatu bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 18a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala