Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2018ko maiatzaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2424

AGINDUA, 2018ko apirilaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko 2018ko diru-laguntzetarako.

Arrantza Politika Erkidearen funtsezko helburuetako bat da itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea, aprobetxamendu ezin hobea ahalbidetuz, eta ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Zentzu horretan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduak Arrantza Politika Erkideari buruzko arau-esparru berri bat ezarri du, baita haren aplikazio-eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.

Beraz, Arrantza Politika berriaren oinarrietako bat den heinean, Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan Arrantza Politika Erkidea aplikatzeko Batasunaren finantza-neurriak ezartzen dira, baita Itsas Eskubideari buruzko neurriak, arrantza- eta akuikultura-guneen eta barne-arrantzarako guneen garapen jasangarrirako neurriak eta Itsas Politika Integratuaren neurriak ere. Hain zuzen ere, 33. eta 34. artikuluetan ezartzen dira arrantza-jarduera aldi baterako eta betiko geldiarazteagatiko laguntzak.

Era berean, 2015eko azaroan Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren Espainiako Programa Operatiboa onartu zen egiturazko neurri horiek eragindako autonomia-erkidego guztien adostasunarekin. Programa horrek Espainiako arrantza-sektorean garatu beharreko neurri guztiak hartzen ditu barne, eta arrantza eta akuikultura lehiakorrak sustatzea du helburu, betiere horiek ingurumenari dagokionez jasangarriak, ekonomikoki bideragarriak eta sozialki arduratsuak badira. Horrez gain, 2015ean Euskadi 2020 Arrantza eta Akuikulturaren Plan Estrategikoa prestatu zen. Hark arrantza-jardueraren eta arrantzaren mendeko arrantza-gune eta -erkidegoen hazkunde ekonomiko integratzailean, adimendunean eta jasangarrian lagunduko du. 2016ko maiatzean, «Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren Programa Operatiboaren esparruko laguntzak emateko hautaketa-irizpideak» jasotzen dituen dokumentu bateratua argitaratu zen; dokumentu horrek aldaketak izan ditu 2017an.

Testuinguru horretan, abenduaren 29ko 1173/2015 Errege Dekretua egin zen (Itsas eta Arrantzaren Europako Funtsa garatzekoa, arrantza-jarduera behin betiko eta aldi baterako eteteko laguntzei dagokienez). Errege-dekretu horren azken xedapenetako lehenengoan jasotzen denez, oinarrizkoa da arrantza-sektorea antolatzeko arloan. Gero, 2017ko maiatzaren 13an, maiatzaren 12ko 486/2017 Errege Dekretua argitaratu zen (honako hauek aldatzen dituena: 1173/2015 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Itsas eta Arrantzaren Europako Funtsa garatzekoa, arrantza-jarduera behin betiko eta aldi baterako eteteko laguntzei dagokienez; 1549/2009 Errege Dekretua, urriaren 9koa, Arrantza sektorea antolatzeari eta Arrantzaren Europako Funtsera egokitzeari buruzkoa).

Era berean, Itsas eta Arrantzaren Europako Funtsaren Espainiarako Programa Operatiboaren Kudeaketa Agintaritzaren zuzentarauekin bat etorriz, beharrezkoa da dokumentazio jakin bat sartzea, maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa bete dadin.

Azkenik, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotaren atseden biologikoa ezarri da Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean (EHAA, 9. zk., 2018ko urtarrilaren 12koa). Ebazpen horretan, atseden hori 2018ko urtarrilaren 15etik 2018ko otsailaren 15era bitartean ezarri da.

Arau-esparru horrek aukera ematen du, besteak beste, zenbait eremutan egindako inbertsioetan laguntzeko, eta horietako bat da, hain zuzen ere, arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea.

Agindu honen bitartez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan araututako laguntzen deialdia egiten da, kontuan izanik Europako erregelamenduak Europar Batasun osoan zuzenean eta nahitaez aplikatu behar direla, ez baitute transposiziorik behar estatu kideetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoan (Gobernu Kontseiluaren 2018ko otsailaren 20ko bilkuran onartua), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta azken horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4. artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Artisau-flotaren aldi baterako geldialdirako laguntzen deialdia egitea; geldialdi hori Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez ezarri zen (EHAA, 9. zk., 2018ko urtarrilaren 12koa).

Bigarrena.– Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldeko tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotaren geldialdirako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzea. Agindu honen eranskinean jaso dira.

Hirugarrena.– Deialdi honen zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da. Funts horietatik 200.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsari dagozkio eta 200.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrari, 2018ko ekitaldiko ordainketa-kredituak baitira.

Deialdi honen barruan emango diren laguntzen guztizko kopuruak ezingo du gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, guztizko diru-kopurua agortutakoan ez da emango diru-laguntza gehiago, eta ebazpen hau baliorik gabe geratuko da ordutik aurrera. Guztizko diru-kopuru hori agortzen bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Laugarrena.– Laguntzaren onuradun izateko betekizunak, eranskinaren 3. artikuluan jasotako orokorrez gain, eranskin horretako 11. eta 12. artikuluetan jasotakoak izango dira. Hauek dira 12.1.c) artikuluan aipatzen diren modalitateak: otarreak, mailabakarra, tresmaila, tretza, esku-aparailuak eta kazako aparailuak.

Bosgarrena.– Laguntzaren intentsitatea % 100ekoa izango da.

Arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazi izanaren ziurtagiri guztiak egiaztatu ostean ordainduko da laguntza.

Seigarrena.– 2018ko ekitaldian, agindu honetan araututako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau ondorioak sortzen hasten denetik aurrera.

Zazpigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Zortzigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 25a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA
KANTAURI ITSASOAREN IPAR-MENDEBALDEAN TRESNA TXIKIKO ARRANTZAREN ERROLDAKO ARTISAU-FLOTARI EZARRITAKO ATSEDEN BIOLOGIKOAREN ERAGINPEAN DAGOEN ETA EGOITZA-PORTUA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DUEN FLOTAREN ARRANTZA-JARDUERA ALDI BATERAKO GELDIARAZTEKO LAGUNTZEI APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

1. artikulua.– Xedea.

Eranskin honen xedea da aldi baterako geldialdirako laguntzen araudia ezartzea. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 508/2014 (EB) Erregelamenduko 33. artikuluan ezarri ziren laguntza horiek.

2. artikulua.– Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

a) Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian aktibo gisa erregistratuta dauden eta laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan itsasoan gutxienez 120 eguneko arrantza-jarduera gauzatu duten arrantza-ontzien armadoreak.

b) Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan, gutxienez 120 egun itsasoan lan egin duten arrantzaleak, jarduera aldi baterako geldiarazi izanak eragindako arrantza-ontzietan ibili badira.

3. artikulua.– Eskakizun orokorrak.

1.– Agindu honetan jasotzen diren baldintza eta betekizun bereziez zein espezifikoez gain, onuradun izateko honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:

a) Diruz lagundu daitezkeen gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.

b) Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza.

c) Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.

d) Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

e) Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

f) Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez. Sartuta badaude, prozedura horiek zein diren adierazi beharko dute.

g) EAEko Administrazioak edo haren menpeko erakundeek emandako diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean izatea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zorra bere osotasunean, interesak eta barne hartutako gastuak estaltzen dituen bermea eratu bada.

h) Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.

i) Konkurtso-deklarazioa eskatuta ez edukitzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.

j) Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ezeztatzea eragin ez izana.

k) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

l) Ezin izango dira agindu honetan araututako laguntzak jaso kasu hauek egiaztatzen badira:

– Arau-hauste astun bat egin bada (eskabidea ezin onartuzkoa izatea dakarrena), 1005/2008 Erregelamenduko 42. artikuluari edo 1224/2009 Erregelamenduko 90.1 artikuluari jarraikiz.

– 1005/2008 Erregelamenduaren 40.3 artikuluan jasotzen den Europar Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartutako arrantza-ontzien edo Erregelamendu horren 33. artikuluan zehazten diren hirugarren herrialde ez-kooperanteen pabiloian jasotzen diren ontzien ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan nahastuta egon bada.

– Arrantza Politika Erkidearen arau-hauste astunak egin badira (eskabideak ezin onartuzkoak izatea dakartenak).

– 2008/99/EE Zuzentarauko 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako delituren bat egin bada.

2.– g) letratik l) letrara bitartean ezarritako betekizunen eta egoeren egiaztatzea erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da.

3.– 1. zenbakiko d) eta h) letretan ezarritako betekizunak onuradun izateko eta emandako diru-laguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko dira. Beraz, baldintza horiek betetzen direla egiaztatuko da diru-laguntza ematean eta ordainketak egitean.

4.– 1. zenbakiko l) letran ezarritako baldintzak betetzen jarraitu beharko dute eskabidea aurkeztu eta gero, eta, onuradun gertatzen badira, diruz lagundutako jarduerak gauzatzen diren aldi osoan eta onuradunei diru-laguntzaren azken ordainketa egin eta hurrengo bost urteko epean.

4. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen denetik.

2.– Eskabideak Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoetan eskura daitezke, ondoren zehazten diren helbideetan eta www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ helbidean; gero, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara bidali behar dira, zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatzen duen edozein bidetatik. Hona hemen Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren bulegoen helbideak:

– Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza, Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Arrantza Egituren Zerbitzua. Concha Jeneralaren kalea 23, 2 – 48010 Bilbao.

– Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Arrantza Antolamenduko Zerbitzua. Easo kalea 10 – 20006 Donostia.

3.– Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte eskatzaileek:

a) Aurkezten diren agiri guztiak egiazkoak direla dioen erantzukizunpeko adierazpena, inprimaki-ereduaren arabera.

b) Eraketaren eskrituraren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

c) Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta haren ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen eskriturarena.

d) Hirugarrenen altaren inprimakia, baldin eta Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta badago; ez badago, inskribatu egin beharko da, bere aldeko lehenengo obligazioa onartu baino lehen.

e) Eskatzailearen administrazio-egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria, pertsona fisikoen kasuan).

f) Eskatzaileek 11. eta 12. artikuluetako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa.

4.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak betetzen direla dagokion Ogasunarekin, eta kasuan kasuko ordainketa-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekin. Edonola ere, eskatzaileak bere eskabidean berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Eskabidearekin batera, eskatzaileak baimen bat aurkeztu ahal izango du, eta bertan, berariaz adieraziko du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari bere nortasunaren egiaztagiriak eskuratzeko edo egiaztatzeko baimena ematen diola.

5.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskaera aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.

6.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio ezen, horrela egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela; aldez aurretik Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ebazpena emango du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.

7.– Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

5. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik betetakoan, lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak eta horien ponderazioa.

2.– Balorazio Batzorde bat osatuko da eskabideak baloratzeko, eta hura Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikarien artean hautatutako hiru pertsonek osatuko dute, zeinek zuzendariaren ebazpen bidez izendatuko baitira; gainera, ebazpen horretan, Batzordeko idazkaria eta lehendakaria izendatuko dira. Batzorde horrek onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa proposatuko dio Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari.

3.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena ematea. Horretarako, kontuan izan beharko du Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena, zeina ez baita izango loteslea.

4.– Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.

5.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:

a) Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura diruz lagundutako zenbatekoa.

6.– Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena. Sei hilabete igaro eta berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak onartu egin direla ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

8.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, EHAAn argitaratuko da dekretu honen babesean laguntza jasoko duten eskaera-egileen zerrenda, emandako laguntzaren zenbatekoak zehaztuta.

6. artikulua.– Onuradunen betebehar orokorrak.

Orokorrean, agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

1.– Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

2.– Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Europako Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak.

3.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, agindu honen kargura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia eskaintzea.

4.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

5.– Deialdi honen 3. artikuluko 7. zenbakiak xedatzen duena eragotzi gabe, beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati xede bera finantzatzeko, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idatziz, beste diru-laguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta egutegiko hurrengo hamabost egunen barruan.

6.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri eman behar diote idatziz Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari.

7.– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

8.– Diruz lagundutako gastuen eta jardueren inguruan egindako publizitate edo informazio guztietan ikusteko eta ulertzeko moduan adierazi beharko da horiek finantzatu ahal izateko, batetik, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren funtsak erabiltzen direla –2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 119. artikuluarekin bat etorriz, V. eranskinean adierazten den moduan– eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak erabiltzen direla, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan zehaztutakoari jarraikiz.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritako eginbeharrak betetzea.

7. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.

1.– Laguntzak ordaintzeko epea hiru hilekoa izango da diruz lagundu daitekeen jarduera justifikatzeko dokumentazioa behar bezala aurkezten denetik, eskabidean edo eskabidea zuzentzeko dokumentazioan; zuzenean onuradun direnei egingo zaizkie ordainketak.

2.– Diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza eta diru-laguntzen esparruko itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaituta izatea.

8. artikulua.– Uko egitea.

Onuradunak galdu egingo du ebazpenaren bidez aitortutako eskubidea, bai eta, kasuaren arabera, laguntza osoa edo haren zati bat jasotzeko eskubidea ere, baldin eta laguntzari uko egiteko idazki bat aurkezten badu. Uko egiteko idazkia Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari bidaliko zaio. Ondoren, bidezkoa bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako itzultze-prozedurari ekingo zaio. Administrazioak uko egitea onartu eta amaitutzat emango du prozedura; hala ere, ez du prozedura amaitutzat emango, baldin eta hirugarren interesdunak aurkeztu eta prozedura aurrera eramateko eskatzen badute, jakinarazpena egin eta 10 eguneko epean.

9. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena aldatzea eta ez betetzea.

1.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo diru-laguntzaren bat emanez gero, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta liteke horren ondorioz diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak aldaketa-ebazpena emango du, eta diru-laguntzaren zenbatekoak doituko ditu, oinarri berriaren arabera.

2.– Edonola ere, onuradunek ez badute betetzen agindu honek ezartzen duen betebeharren bat edo diru-laguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat edo diru-laguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluarekin eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 37. artikuluarekin bat, diru-laguntzak emateko ebazpena ez betetzeagatiko espediente bat bideratuko du Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, eta interesdunari entzungo dio. Jarraian, ebazpen bidez, adieraziko du diru-laguntzarako eskubidea galdu duela interesdunak, eta hartutako laguntzak eta, hala badagokio, diru-laguntzen alorrean aplikagarri diren berandutze-interesak itzuli behar dizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin (Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzkoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin bat etorriz, hartara eragotzi gabe beste neurri batzuk hartzea.

Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

3.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

10. artikulua.– Bateragarritasunak.

1.– Arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntza sei hilabeterako eman ahal izango da, gehienez ere, itsasontzi eta arrantzale bakoitzeko, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren 2014-2020 aldirako programazioaren esparruan.

2.– Arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntza eta hura behin betiko geldiarazteko laguntza bateraezinak izango dira. Hori dela-eta, arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko laguntza-eskaera aurkezten den momentuan hura behin betiko geldiarazteko laguntza eskatu dela jakinarazi beharko da, hala badagokio; horrenbestez, jarduera behin betiko geldiarazteko laguntza ukatzen bada bakarrik eman ahal izango da aldi baterako geldiarazteko laguntza.

3.– Aldi baterako geldiarazteko laguntza bateraezina izango da geldialdian beste edozein administrazio publikotatik edo erakunde pribatutatik jasotako edozein prestaziorekin (langabezia-prestazioa, desgaitasun-prestazioa, etab.).

4.– Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren ekarpenarekin baino ezin izango da diruz lagundu gastua, ordainketa-agenteak 2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean ordaintzen badu dagokion laguntza.

11. artikulua.– Diru-laguntza eskatzen dutenek bete behar dituzten baldintza orokorrak.

1.– Eskatzen den 120 eguneko edo hortik gorako arrantza-jarduera dagokion ebazpenean zehaztutako modalitatean eta kalan egindakoa izan beharko da.

2.– Jarduera geldiarazi den aldian zehar, arrantza-jarduerarik eza erabatekoa izango da, eta ontziak portuan amarratuta egon beharko du geldialdiari dagokion aldi osoan zehar; hala, ontzia ezin izango da inolako jardueratarako atera. Portu horrek ez du nahitaez oinarri-portua izan behar. Egoera hori behar bezala jasota geratu beharko da despatxo-rolean; gainera, bertan berariaz adieraziko da itsasontzia arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko helburuarekin sartu dela portuan, eta, irteteko egunean, etenaldi hori amaitutzat eman dela adieraziko da.

Agintaritza eskudunak eskatutako eta segurtasun-arrazoiek eragindako itsasontziaren mugimenduak salbuetsita geratu ahal izango dira, baita mantentze-lanak eta konponketak egiteko ontzitegira egindako lekualdatzeak ere (kasu horretan, onuradunak agiri bidez egiaztatu beharko du hori). Edonola ere, jarduera zehatz horietarako itsasontziaren despatxoa egin beharko da, eta irteera-eguna eta helmuga-portura iritsi den eguna adierazi beharko dira.

Era berean, eta salbuespen gisa, itsasontziaren mugimenduak onartu ahal izango dira, baldin eta debekualdian edo aldi baterako geldialdian itsasontziek itsas jai tradizionaletan parte hartzen badute. Mugimendu horiek agiri bidez egiaztatu beharko ditu onuradunak, ekitaldi horretan parte hartu duten itsasontzien zerrenda aurkeztuta. Zerrenda hori ekitaldia antolatzen duen arrantzale-kofradiak ziurtatu beharko du. Zerrendan, ekitaldian parte hartzen duten itsasontzien izena edo kodea jasoko dira, lekualdatzearen eguna eta ordua, eta zein eremutan egin den.

3.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduaren 33.3 artikuluan aipatzen diren itsasoko jarduera-egunak ofizioz egiztatuko dira ontziak satelite bidez kokatzeko gailuen bitartez (VMS). Ontziek gailu horiek instalatuta izateko betebeharra ez badute, egunkari elektronikoen (DEA) bitartez egiaztatuko dira. Ontziek aurreko bi gailu horiek instalatuta izateko betebeharra ez badute, arrantza-egunkarien bitartez egiaztatuko dira jarduera-egunak.

Gailu horiek ontzian instalatuta izateko edo arrantza-egunkariak betetzeko betebeharra ez duten gainerako ontzien kasuan, jarduera salmenta-oharren bitartez egiaztatuko da, betiere salmenta-oharrari dagokion eguna eta lehorreratze- edo harrapatze-eguna bat datozela bermatu badaiteke; era berean, itsasoko jarduera-egunak modu fede-emailean egiaztatzea ahalbidetzen duten beste gailu, dokumentu edo bitarteko batzuk erabili ahal izango dira. Itsasontziak satelite bidez lokalizatzeko gailuak dituzten itsasontzi guztiek piztuta izan beharko dituzte gailu horiek aldi baterako geldialdiak irauten duten bitartean. Aurreko bigarren paragrafoan aipatutako salbuespeneko kasuetan, helmugarako ibilbidean piztuta egon beharko du lokalizazio-gailuak, eta itsasontzian mantentze-lanak eta konponketak egiten diren bitartean itzalita edo deskonektatuta egon ahal izango da.

Itsasontziak debekualdian edo aldi baterako geldialdian, salbuespen gisa, itsas jai tradizionaletan parte hartzen badu, armadoreak edo patroiak, itsas prozesioa edo itsas jaia egin baino gutxienez zazpi egun lehenago, Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren Itsasontzien Jarraipenerako Zentroari jakinarazi beharko dio. Jakinarazpen horretan itsasontziaren izena eta kodea zehaztuko dira, bai eta ekitaldia zein egunetan egingo den eta zer ordutegi izango duen ere. Itsasontziaren lokalizazio-gailuak piztuta egon behar du egun horretan egindako ibilbidean zehar. Hala ere, ez dela arrantzan aritu frogatzeko, kontuan hartuko dira agiri bidezko beste froga batzuk ere; besteak beste, harrapaketen deklarazioak edo salmenta-oharrak, armadoreak jai-egun horretan eta jai-ekitaldi horren ondorengo zazpi egunetan arrantzan egin duen egiaztatzeko; edo ikuskapenak egin daitezke ontzian, arrantza-aparailurik ez dagoela edo guztiz jasota daudela begiratzeko.

Ontzitegian sartzeagatik lokalizazio-gailua deskonektatzen bada, ontziolak edo ontzitegiak itsasontziaren sarrera eta irteera egunak ziurtatu beharko ditu. Kasu horretan, interesdunak horren berri emango dio Itsasontzien Jarraipenerako Zentroari eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari.

Gailuaren beraren edo itsasontziaren arazo teknikoengatik lokalizazio-gailua aldi baterako itzali edo deskonektatzen bada, armadoreak horren berri eman beharko dio Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren Itsasontzien Jarraipenerako Zentroari, gailuak emititzeari utzi zion ordutik 48 ordura gehienez ere. Era berean, laguntzen organo kudeatzaileari agiri bidezko froga guztiak bidaliko zaizkio, itzaltzea edo deskonexioa eragin zuten inguruabarrak egiaztatzeko. Agiri bidezko frogatzat onartuko dira itsasontzian egindako konponketen edo mantentze-lanen fakturak, baldin eta interesdunak hori alegatu badu lokalizazio-gailua itzali edo deskonektatzeko arrazoi gisa.

Lokalizazio-gailuaren bateria agortzeak eragin badu itzaltzea, interesdunak, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, horren berri emango dio Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren Itsasontzien Jarraipenerako Zentroari, gailuak emititzeari utzi zion ordutik 48 ordura gehienez ere, eta bateria berriz kargatuko den edo ordeztu egingo den adierazi beharko da. Gehienez ere, 48 orduko epea izango du beste bat jartzeko edo 24 orduko epea berriz kargatzeko. Bi kasuetan, itzali zen orduan hasiko da epea kontatzen, eta ez dira egun baliogabeak kontuan hartuko.

Beste bateria bat jartzen bada, agiri bidezko frogatzat onartuko da bateria berriaren erosketa-faktura, eta laguntzak kudeatzeko eskumena duen organoari aurkeztu beharko zaio.

4.– Arrantza-jarduera geldiarazi izana behar bezala egiaztatu beharko da, iristen den momentuan bertan, portuko Itsas Kapitaintzari rola aurkeztuz; dena den, hura aurrerago ere egiaztatu ahal izango da, aurreko atalean adierazitako gailuen bitartez. Itsasontzia ontzitegira lekualdatu behar bada, despatxo-rola helmugako Itsas Kapitaintzan utzi beharko da.

5.– Laguntzak kudeatzeko eskumena duen organoak eskatuta, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Arrantza Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiak ziurtatuko du zein egun eta ordutan itzali zen gailua, baita zein egunetan egon zen itzalita eta zein egun eta ordutan konektatu zen berriro ere. Era berean, interesdunak zein egun eta ordutan egin zuen jakinarazpena ziurtatuko du, eta bertan adieraziko du zer alegatu zuen interesdunak itzaltzea edo deskonexioa gertatzeko arrazoi gisa.

6.– Lokalizazio-gailua itzali edo deskonektatzeko arrazoi gisa interesdunak artikulu honetako 3. zenbakian aipatutako gerora azaldutako arrazoi teknikoren bat alegatzen badu, beste proba osagarri batzuk egingo dira egiaztatzeko. Proba horien bidez, egiaztatuko da harrapaketen deklaraziorik eta salmenta-oharrik dagoen gailua itzali edo deskonektatu den egunetik geldialdiari dagokion aldi konputagarria amaitzen den egunera arte, bai eta, gutxienez, aldi konputagarria amaitu eta hurrengo zazpi egunetan ere. Zazpi eguneko tarte hori zabaldu ahal izango da, diruz lagundutako geldialdia egin duen flotak arrantzatzen duena merkaturatzeko dauden inguruabar zehatzak kontuan hartuta.

Laguntzak kudeatzeko eskumena duen organoak eskatuta, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Arrantza Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiak zenbaki honetako aurreko paragrafoan aipatutako aldian egin diren harrapaketen deklarazioak eta salmenta-oharrak ziurtatuko ditu.

7.– Laguntza hauen ondorioetarako, aldi konputagarritzat hartuko da aldi baterako geldialdia ezartzen duen ebazpenean flotari ezarritako nahitaezko geldialdia.

8.– Diruz lagundu daitekeen gehienezko aldia 30 egunekoa izango da aldi konputagarriaren barruan.

12. artikulua.– Laguntza eskatzen dutenei eska dakizkiekeen betekizunak.

1.– Armadoreak:

a) Ontziak Ontzien eta Ontzi-enpresen Erregistroko hirugarren zerrendan egon beharko du.

b) Ontziak alta-egoeran egon beharko du Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian. Ontzia aktibo dagoela jotzen da baldin eta Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian behin-behineko nahiz behin betiko alta-egoeran badago eta laguntza eskatu aurreko urtean zehar arrantzan jardun badu (aurreko 365 egunak zenbatzen dira edo, aurreko urtea bisustua bada, aurreko 366 egunak).

c) Arrantza-lizentzia eta dagokion ebazpenean adierazitako kala eta modalitateetarako baimenak izatea.

d) Itsasoan gutxienez 120 eguneko arrantza-jarduera egin izana laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan, aurreko ebazpenean ezarritako modalitatean eta kalan.

e) Enpresariak lan-agintaritzari egindako jakinarazpena aurkeztea, zeinaren bidez jakinarazi baita kontratuak eten direla edo lanaldia murriztu dela, eta ezinbesteko kasuetan lan-agintaritzaren ebazpena ere, Langileen Estatutuaren 47. artikuluarekin bat etorriz, geldialdia abiarazteko helburuarekin porturatu den azken egunean ontzian erroldatuta zeuden tripulatzaile guztiei dagokienez.

Kontratuen eteteak edo lanaldiaren murrizketak, ezinbesteko kasuetan, ezinbestea sorrarazi zuen egintzaren egun beretik izango ditu ondorioak, eta arrazoi ekonomikoen, arrazoi teknikoen, antolaketa-arrazoien edo produkzio-arrazoien kasuan, lan-agintaritzari jakinarazi zaion egunetik, salbu eta enpresariaren erabakian geroagoko beste bat ezartzen bada. Hala ere, ez da betekizun hori bete beharrik izango, baldin eta agiri bidez justifikatzen bada geldialdia abiarazteko helburuarekin ontzia porturatu denean ontziko tripulatzaileen lan-kontratuak (daukaten izaeragatik) une horretan iraungi edo eteten direla.

2.– Tripulatzaileak:

a) Arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazi izanak eragindako arrantza-ontziren batean erroldatuta egotea.

b) Artikulu honen 1.e) apartatuan jasotako lan-kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko prozesuetan sartuta egotea.

c) Gizarte Segurantzan alta-egoeran egotea eta geldialdian zehar flota geldiarazi den momentuan erroldatuta zeuden itsasontziko enpresa armadorearekin lan-harremana izatea.

d) Lan-bizitza osoan zehar, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian gutxienez hamabi hilabeteko kotizazio-aldia egiaztatzea.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ordainduta izatea, hala badagokio.

f) Arrantzale batek beste itsasontzi batean arrantza-jarduerari berriro ekiten badio, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du.

g) Tripulatzaile gisa erroldatuta azaltzen diren armadoreek laguntza tripulatzaile gisa jasotzeko eskubidea ere izango dute.

13. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazi duten ontzietako armadoreei emandako laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko, hurrengo koadroan zehaztutako baremo aplikagarria ontziaren tonaje gordinarekin (ETG) eta diruz laguntzeko moduko ezarritako egun-kopuruarekin biderkatuko da.

(Ikus .PDF)

Ondorio horietarako, tonaje gordinaren (ETG) zenbakia itsasontziko inskripzio-orrian agertzen dena izango da.

2.– Tripulatzaileei eman beharreko laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da:

a) Diruz lagundu daitekeen aldia 15 egun baino luzeagoa bada eta gehienez ere 31 egunekoa edo laburragoa, arrantzaleentzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata baino bi bider handiagoa izango da hileko.

b) Diruz lagundu daitekeen aldia 15 egun baino laburragoa bada edo 31 egun baino luzeagoa, arrantzaleentzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa honela kalkulatuko da: gehienez ere 50 euro biderkatuta diruz laguntzeko moduko ezarritako egun-kopuruarekin.

3.– Armadoreentzako laguntzak kalkulatzeko diruz lagundu daitekeen aldiaren iraupena berbera izango da geldialdiak eragindako itsasontzi guztientzako, bakoitzaren oinarri-portua edozein dela ere.

14. artikulua.– Zenbatekoa ezartzeko irizpideak.

1.– Ontziak laguntzaren xede den arrantza-tokian duen arrantza-jarduera; jarduera hori arrantza-toki horretan egin duen egun-kopuruaren arabera ezarriko da, eskaera eskatu aurreko 2 urteetan.

2.– Gehiegizko ustiapen-egoeragatik edo arrisku-egoeragatik xedaturiko aldi baterako geldialdien kasuan, ontziak espezie horretako harrapakinekiko daukan mendekotasuna. Mendekotasuna arrantzatutako kasuan kasuko espeziearen tonen arabera ezarriko da, baita merkaturatutako tonen arabera, espezie horiek balio osoari dagokionez duten balio erlatiboaren arabera, edo aurrekoen konbinazio baten arabera ere, betiere oinarritzat denboraldi jakin batean txertatutako kopuru osoak kontuan hartuta.

15. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa.

Laguntzaren intentsitatea Europako Itsas eta Arrantza Funtsean ezarritako guztirako ekarpen publikoari egokituko zaio. Arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazi izanaren ziurtagiri guztiak egiaztatu ostean ordainduko da laguntza.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala