Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2413

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Orioko portua dragatzeko obretarako kontratuaren formalizazioa (DEI/003/2017/O).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEI/003/2017/O.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburuaren deskribapena: Orioko portua dragatzeko obrak.

b) Loteak: kontratuaren xedea ez dago lotetan banaturik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua milioi bat zortziehun eta hogeita hamazortzi mila seiehun eta laurogeita hamahiru euro eta berrogeita hamahiru zentimo (1.838.693,53), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2018ko martxoaren 23a.

b) Esleipenduna: Ciomar SL.

c) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat mila eta zazpiehun eta berrogeita bat euro eta hiru zentimo (1.001.741,03), eta kopuru horri berrehun eta hamar mila hirurehun eta hirurogeita bost euro eta hirurogeita bi zentimo dagozkio (210.365,62), BEZarenak. Beraz, guztira, milioi bat berrehun eta hamabi mila ehun eta sei euro eta hirurogeita bost zentimo dira (1.212.106,65).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2018ko apirilaren 5a.

b) Kontratista: Ciomar SL.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 25a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala