Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2404

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezartzekoa.

Basogintzako ugalketa-gaiak merkaturatzeari buruzko martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 3. artikuluak basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko oinarrizko gaien baimena arautzen du. Horrela, 1. apartatuan ezartzen denez, merkaturatzeko diren basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko, baimendutako oinarrizko gaiak bakarrik erabiliko dira, eta artikulu horren 2. apartatuan adierazten da zer baldintza bete behar dituzten baimendu ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gai aukeratuak ekoizteko oinarrizko gaien azken baimena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2015eko abuztuaren 4ko Ebazpenaren bidez eman zen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2015eko urriaren 8an (192. zk.).

Baimen hori emateko eskumena dela eta, ebazpen horretako 3. apartatuan adierazten denez, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunari dagokio, eta, gero, baimendutako oinarrizko gaien zerrenda Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko dagokion Zuzendaritzari jakinarazi behar dio, gaur egun, Landa Garapeneko eta Basogintza Politikako Zuzendaritza Nagusiari.

Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeek hazien eta mintegiko landareen alorrean dauzkaten eskumenak betez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 7.h) eta 17.j) artikuluetan Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari emandako eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko hainbat espezietako oinarrizko gai jakin batzuk onartzea, Euskal Herrian kokaturik dauden eta ebazpen honen eranskinean agertzen direnak, alegia.

Ebazpen honetan baimendutako gaiek Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2015eko abuztuaren 4ko Ebazpenean (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 192. zk., 2015eko urriaren 8koa) baimendutakoak ordeztuko dituzte.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari jakinaraztea, martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 3. eta 7. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala