Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2018ko apirilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
2319

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko abenduaren 13ko Erabakiari buruzkoa, zeinaren bidez onesten baita Abra aldean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal mugarteetako jurisdikzio-mugaketaren zati bat».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko abenduaren 13ko Erabakiari buruzko iragarkian, zeinaren bidez onesten baita Abra aldean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal mugarteetako jurisdikzio-mugaketaren zati bat (2018ko apirilaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 63. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

Laburpenean [2018/63 Laburpena (4/4) orrialdean] eta tituluan, 2018/1735 (2/1) orrialdean,

hau dioen lekuan:

«IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko abenduaren 13ko Erabakiari buruzkoa, zeinaren bidez onesten baita Abra aldean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal mugarteetako jurisdikzio-mugaketaren zati bat.»

honela esan behar du:

«IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko abenduaren 13ko Erabakiari buruzkoa, zeinaren bidez onesten baita Abra aldean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Zierbena udal mugarteetako jurisdikzio-mugaketaren zati bat.»

Lehenengo paragrafoan, 2018/1735 (2/1) orrialdean,

hau dioen lekuan:

«(...) Abra aldean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal mugarteetako jurisdikzio-mugaketaren zati bat onesten duen erabakia hartu zuela (...)»

honela esan behar du:

«(...) Abra aldean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Zierbena udal mugarteetako jurisdikzio-mugaketaren zati bat onesten duen erabakia hartu zuela (...)»

Lehenengo puntuan, 2018/1735 (2/1) orrialdean,

hau dioen lekuan:

«Lehenengoa.– Abrako gunean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrien jurisdikziozko mugaketa onartzea. Muga jurisdikzionalaren marra hau da: «Santurtzi (Antzinakoa) eta Abanto eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal mugarteen artean 1950eko maiatzaren 26ko mugaketaren aktaren arabera hamahirugarren mugarritik abiatzen dena, (...)»

honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Abrako gunean itsasoari hartutako lurretan Santurtzi eta Zierbenako udalerrien jurisdikziozko mugaketa onartzea. Muga jurisdikzionalaren marra hau da: «Santurtzi (antzinakoa) eta Abanto y Ciérvana udal mugarteen artean 1950eko maiatzaren 26ko mugaketaren aktaren arabera hamahirugarren mugarritik abiatzen dena, (...)»

Taula barruan, «Y» zutabeari dagokion azken ilaran, 2018/1735 (2/1) orrialdean,

hau dioen lekuan:

«4.800.104,05 Santurtzi, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena eta Bizkaiko Itsasoaren mugarri erkidea.»

honela esan behar du:

«4.800.104,05 Santurtzi, Zierbena eta Bizkaiko Itsasoaren mugarri erkidea.»

Bigarren puntuan, 2018/1735 (2/2) orrialdean.

Hau dioen lekuan:

«Bigarrena.– Agindua ematea erabaki hau «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzeko; halaber, Santurtziko eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalei, autonomia-erkidegoko eta Estatuko administrazioei eta Portuko Agintaritzari igortzea. (...)»

Honela esan behar du:

«Bigarrena.– Agindua ematea erabaki hau «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzeko; halaber, Santurtziko eta Zierbenako udalei, autonomia-erkidegoko eta Estatuko administrazioei eta Portuko Agintaritzari igortzea. (...)»


Azterketa dokumentala