Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2018ko apirilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2318

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administraziorekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 95/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

95/2018 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren kontra jarritakoa, zeinak ezesten baitu Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraz (Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez deitua) arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2017ko uztailaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko apirilaren 18a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala