Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2018ko apirilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2306

AGINDUA, 2018ko apirilaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako agindu honetako hutsak: Agindua, 2018ko martxoaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zizurkilgo (Gipuzkoa) «Zubimusu Ikastola-Zizurkil» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako agindu honen testuan: «Agindua, 2018ko martxoaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zizurkilgo (Gipuzkoa) "Zubimusu Ikastola-Zizurkil" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.» (2018ko martxoaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 55. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/1461 (2/1) orrialdean, azalpen-ataleko 1. paragrafoan, honela dio:

«Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzeko baimena eskatuz, Zizurkilgo (Gipuzkoa) "Zubimusu Ikastola-Zizurkil" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.»

baina honela esan behar du:

«Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz, Zizurkilgo (Gipuzkoa) "Zubimusu Ikastola-Zizurkil" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.»

2018/1461 (2/1) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzeko 2018-2019 ikasturtetik aurrera:»

baina honela esan behar du:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko 2018-2019 ikasturtetik aurrera:»

2018/1461 (2/1) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzea.»

baina honela esan behar du:

«Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala