Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2018ko apirilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ARARTEKOA
2301

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 3koa, Arartekoarena, zeinaren bidez onartzen baita sektore publikoko kontratuen arloan eskumenak eskuordetzeko araubidea.

2018ko martxoaren 9an indarrean jarri zen azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa (aurrerantzean, SPKL), zeinaren bidez Espainiako legediari eransten baitzaizkio 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23EB eta 2014/24EB Zuzentarauak.

SPKLren 44. xedapen gehigarriak ezartzen duenez, autonomía-erkidegoetako eskubideen defentsa-erakundeek «lege honetan administrazio publikoentzat ezarritako arauetara egokituko dute beren kontratazio-lana».

Horrela, SPKLren 2. eta 3.3 artikuluen arabera, Arartekoak sektore publikoan kontratuak egiteko eskumena du, botere esleitzailea denez.

Era berean, Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiak (2010eko martxoaren 24ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria, 56. zk.) 19.3 artikuluan xedatzen duenez, «kontratazioa eta kontratuen araubidea kudeatzea» da Idazkaritza Nagusiari emandako eskumenetako bat.

Azaldutako guztiagatik, eman dizkidaten eskumenen babesean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta SPKLren 62.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Idazkaritza Nagusiari berariaz eskuordetzea Ararteko erakundearen kontratu txikien prozedurak esleitzeko eskumena.

Bigarrena.– Eskumen-eskuordetza hori baliatuz burututako ekintza eta emandako ebazpen guztietan, espresuki idatziz jasota geratu beharko da eskumen horiek ebazpen honen bidez emanak izan direla.

Ebazpen honek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 3a.

Arartekoa,

MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala