Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2018ko apirilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2296

AGINDUA, 2018ko apirilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez sailburu beraren honako agindu hau aldatzen baita: «Agindua, 2017ko apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Ulibarri programak itunpeko ikastetxeentzat 2017-2018 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehazten dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen testuan: «Agindua, 2017ko apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Ulibarri programak itunpeko ikastetxeentzat 2017-2018 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehazten dituena» (2017ko apirilaren 27ko EHAA, 80. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira hemen.

2017/2137 (6/4) orrialdean, 9. artikuluko 3. atalean,

honela dio:

«3.– Orobat, 2017-18 ikasturtean, ikastetxe guztiek diagnosia eta hurrengo lau urteetarako proiektua egin behar dute. Proiektu berria aurkezteko epea 2018ko apirilaren 9tik maiatzaren 8ra bitartekoa izango da».

Baina honela esan behar du:

«3.– Orobat, 2017-18 ikasturtean, ikastetxe guztiek diagnosia eta hurrengo lau urteetarako proiektua egin behar dute. Proiektu berria aurkezteko epea hilabetekoa izango da, 2018-19 ikasturterako UlibarrI agindua EHAAan argitaratzen den egunetik hasita».

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala