79. zk., 2018ko apirilaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2232
271/2018 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp Erreumatologiako Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp Erreumatologiako Mediku kategoriako oinarri espezifikoak.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
FAK. ESP. ERREUMATOLOGIAKO MEDIKUA
Presidentea:
– Titularra: Félix López Bernardos.
– Ordezkoa: Iratxe Bengoa Alonso.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Alberto Alonso Ruiz.
– Ordezkoa: María Elena Garmendia Sánchez.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: María Luz García Vivar.
– Ordezkoa: Olga Maíz Alonso.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Joaquín María Belzunegui Otano.
– Ordezkoa: María Esther Ruiz Lucea.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Jaime Calvo Alen.
– Ordezkoa: José Francisco García Llorente.
Bosgarren epaimahaikidea:
– Titularra: Ana Julia López de Goikoetxea Fuentes.
– Ordezkoa: Juan Ramón De Dios Jiménez de Aberasturi.
Seigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Juan José Intxausti Irazabal.
– Ordezkoa: Isaac Plazaola Agirrezabala.
Idazkaria:
– Titularra: María Pilar Cecilia Simón Montes.
– Ordezkoa: María Luisa Fernández González.